Eurogunea: Bill Mitchell-en azken liburuaz hitz bi

Mitchell-ek euroguneari buruzko liburua bukatu du.

Hona hemen liburua on line, azken zuzenketak egin baino lehen[1], hasieran pentsatutakotik pixka bat desberdina[2] dena.

Blog honetan ikusi dugunez, Mitchell oso kritikoa izan da, aspalditik, eurogunearekin[3].

Liburuari bukaera emateko, berri gisa, artikulu bat plazaratu berri du[4]. Bertan esaten duenez, azeri herrialde bat behar da eurogunetik atzeratzeko. Gainera, proposamen bat dauka: Italia.

Izan ere, aspaldi ez dela, ideia hori proposatu zuen[5], honelako puntuak ukituz:

i)                 EBZ-k Overt Monetary Financing (OMF) delakoa[6] martxan jarri behar du, defizit fiskalak errazteko, zor publikoa handitu barik.

ii)                Are gehiago, EBZ-k Europako zor publiko guztia erosi beharko luke eta bera ezabatu, alegia, bere kontuetatik teklatu kolpe batez aktibo bezala ezabatu. Galdutako kapitala hutsala izango da, zeren berak moneta jaulkitzen baitu.

iii)               Egonkortasun eta Hazkundea Ituna aldatu beharko litzateke[7] herrialdeei enplegu osorako planak eskatuz, austeritatea bukatzeko eta hazkundea pizteko.

Horrela, Italiak, kasu, honelako neurriak hartu ahalko lituzke:

a)      Defizit fiskala areagotzea, Italiako banku zentralak banku kontuak kreditatuz gastu hori errazteko. Hau da Overt Monetary Finance (OMF) delakoa permititzea, pizgarri fiskalei laguntzeko.

b)      EBZ eta Troika enoratu ahalko lituzke, ordaindu gabeko zor publiko guztia liratan berrizendatuz. Ez da behar izango zor publiko gehiagorik jaulki. Italiako Banku Zentralak, Banca d’Italia delakoak,  progresiboki ordaindu gabeko zor publiko guztia eros dezake eta bere kontuetatik ezabatu.

c)      Bono merkatuak ez du izango inolako eraginik etorkizun bilakaeretan, moneta subiranoa (lira),  gobernuaren OMF-ko estrategia eta haren banku zentrala berriro martxan egongo baitira.

Mitchell-ek dionez, “My Eurozone book outlines in considerable detail how this exit strategy can work[8].”

(Zabaldu, arren.)


[4]  Ikus A rogue nation is needed to exit the Eurozone: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=28653.

[5]  Ikus Italy should lead the way out of the euro-zone: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=28349.

[6]  Overt Monetary Finace delakoaz, ikus http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=26300.

[7]  Ingelesez: “The Council should also scrap the Stability and Growth Pact and all its current incarnations (Fiscal Compact, 6 and 2-packs, etc). Instead, it should request nations submit plans for how they are going to achieve full employment and support those plans. End austerity, stimulate growth.

[8] Honela jarraikiz, “I urge progressive Italian politicians to introduce as their central mandate an exit plan.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude