Abuztuko lau zipriztin

(i)               Bateragune auzia:

http://www.berria.eus/albisteak/94499/konstituzionalak_bateragune_auzian_agertutako_zehaztasunik_eza_salatu_du_adela_asuak_auzitegiko_presidenteordeak.htm

http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-08-01-07-00/hemeroteca_articles/asua-tc-alerta-de-la-falta-de-rigor-del-castigo-a-otegi-y-sus-companeros

(ii)              Gure Esku Dago, zer?:

http://www.berria.eus/paperekoa/1736/006/001/2014-08-01/estatus_politiko_berriari_behingoz_heltzeko_eskatu_dio_eajk_rajoyri.htm

(iii)            Tolosaldea. Libre dokumentala:

http://www.naiz.eus/eu/blogs/berriola/posts/tolosaldean-libre-dokumentala

(40 gazte independentisten absoluzioa  jakin aurretik argitaratutako dokumentala. Epaiketa ikasturtea izan da azken hau eta Tolosaldean hainbat auzipetu dira, tartean Batasunaren eta gazte independentisten aurkako epaiketetakoak. Azken hauek absolbitu egin dituzte, ebazpenaren zain dira besteak eta irailean beste 28 gazte independentistaren aurkako epaiketa hasiko da. Dokumentalean eskualdeko auzien inguruko informazioa jaso dute)

(iv)            Euskara: Nahiago nuke exotismo gutxiago…

http://m.argia.com/artikulua.php?id=2426_karlos-cid-abasolo

Egin behar ez dena da euskarari buruzko iritzi okerrak sustraitzea. Horietako batzuk oso zabalduta daude baita euskaldunen artean ere, adibidez euskara oso zaila dela edo euskal aditza oso kontu berezia dela. Mito hutsak dira. Era berean, euskararen jatorriaren eta haren ahaidetasunaren inguruan dauden iritzi oinarri gabeak baztertu behar dira.”

“… euskara ez da ezer berezia eta beste hizkuntza guztiek bezala funtzionatzen du.”

Zergatik iraun du euskarak gaur arte?

Nire ustez bi arrazoi nagusirengatik: oso esparru isolatuetan babesleku oso sendoa izan duelako (baserrietan, itsas portuetan…) eta euskarak, beste edozein hizkuntzak bezala, beste hizkuntza batzuetatik hitzak hartzeko duen malgutasunarengatik.”

“… batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian, askotan ikusten dudan arazo psikiatrikoa da guraso euskaldunak haien artean erdaraz egiten dutela eta gero haurrak euskaraz hitz egitera behartzen dituztela. Seme-alabak koherenteak direnez, ez dute ulertzen zergatik egin behar duten gurasoek egiten ez dutena.”

“… Familia barreneko datuak dira gehien kezkatzen nautenak: seme-alabak euskarazko ereduetara bidali, familiako kide guztiak euskaldunak izan eta hala ere gurasoek gaztelaniaz hitz egiten dute haien artean. Halako egoera absurdoak badira.”

“… Euskal Herrian batzuentzat euskara jai batzuetarako aitzakia bihurtu dela. Esaten dute hizkuntza maite dutela, baina egunerokoan erdararen aldeko hautua egiten dute. Kanpotik begiratuta hori ez dut ulertzen.”

“… hemengo egoera erabat irregularra delako, elebitasunik ez dagoelako,  erabateko diglosia dagoelako. Nik ez dut esaten euskara maite dudala, esaten dut euskaraz hitz eginez gozatzen dudala eta horrekin koherentea naizela, besterik ez. Jendea Korrikara doala, primeran, baina garrantzitsuena da Korrikan zer hizkuntzan hitz egiten duten, baita Korrika baino lehenagoko eta ondorengo egunetan ere.

Euskara ez da exotikoa:

Euskaldunek kosmobisio propioa dutela esatea polita da eta saltzen du, baina zertan datza? Hor daude hainbat teoria euskarari buruz, Oteizarena kasu. Niri oso ipuin polita iruditzen zait baina ipuin bat da, azken finean. Fikzio handi batean oinarritutako teoria, errespetu guztiarekin. Exotismoak saltzen du, Europako hizkuntza zaharrena hitz egiten duzula esatea oso ongi gelditzen da ligatzeko, adibidez. Baina prestigioa eta sendotasuna ez zaio hortik etorriko. Hainbeste informazio mugitzen den aro honetan jada ez da ia ezer exotikoa gelditzen. Sentitzen dut, baina euskara ez da exotikoa eta euskaldunak ez gara exotikoak. Nahiago nuke exotismo gutxiago eta egoera linguistiko orekatuagoa izatea.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude