Surely You’re Joking, Mr. Draghi!

Irakurri dudan libururik barregarriena hauxe da: Surely You’re Joking, Mr. Feynman!

Hamaika pasadizo, kontaezinezko txorakeria, barre algarak egiteko nahi diren beste kontakizun eta xelebrekeria eta abar luzetxoa.

Astirik izatekotan irakur. Ez duzu galduko zeure denbora librea. Hemen duzu liburua PDFn[1].

Antzekoa egin  beharko genuke ekonomian. Alegia, ondoko liburua idatzi:

Surely You’re Joking, Mr. Draghi!

Zeren Draghi-k plazaratutako azken ‘berriak’ direla eta, hamaika ergelkeria irakurri baitugu nonahi.

Gabriel Arestik zioen moduan, dena da posible Granadan, sorry Euskal Herrian.

Agian hori dela kausa, Euskal Herrian irakurri eta entzundakoak oraindik askoz potoloagoak izan dira.

Feynman-en antzera, zilegi bekit, zertxobait aipatzera:

(i)                Izparringi batean:

“Mugga wugga mum bum wugga wugga. . .

Ez dakit zertan ari den, baina azkenean, honela omen bide dio:

Draghi eskuzabala izan da…”

(ii)              Beste izparringi batean honela diote:

Uh wugga wuh. Uh wugga wuh

Uh wugga wugga wugga.

I wugga wuh uh wugga wuh

Uh wugga wugga wugga.

Ulertezina, baina azkenean honela ei bide diote:

Draghi-k bere fusila hartu zuen…”

Krisiari buelta emateko kolpea…”

Mon dieu!, zertxobait ulertu dut. Hori nire gaia da!

Azkenean badakit zertan ari diren…, eta tartean ni erabat galduta, bolatxoari begira[2] denbora luzean gainera.

Orain dena argi daukat, hizkera oso ongi menperatzen dudalako.

Izan ere, labur moduan, eta guztiok erraz ulertzeko eran esateko, hona hemen nire ekarpena:

Bum wugga wugga mugga wugga mum, zeren eta Wugga wuh uh. Wugga wuh uh. Wugga wugga wugga uh.

Izan ere, wugga wuh uh wugga wuh I, alegia,  Wugga wugga wugga uh.

Argi, ezta?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude