Freelancer

Bazkaria Amasan, Garmendia baserrian[1], konpainia on batean[2], lagunez inguraturik,… lagun gutxi, noski.

Freelancer edo freelance ikertzaile gisa definitu nuen neure burua, lan horrengatik dirurik jasotzen ez duen freelancer moduan. Zaila, gero eta zailagoa, talde lanean parte hartzekoa.

Eta hala ere, DTM-koa, DTM-ko jende on eta azkarrek sortu duten Teoria, Diru Teoria, Diru Teoria Modernoaren inguruan mugitzen dena, beti prest ikasteko, beti ikasle, beti prest dakien apurra konpartitzeko, partekatzeko.

Horixe dun/duk nire patua. Horretan segituko dinat/diat.


[2]  Zilegi bekit Axular gogoratzea (http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/A/AxularGero004.htm): “Egun batez, konpaiñia on batean, euskaldunik baizen etzen lekhuan nengoela, ekharri zuen solhasak, izan zen perpausa, etzuela, deusek ere hanbat kalte egiten ekonomiako, eta ez politikako ere, nola egitekoen geroko utzteak, egunetik egunera, biharretik biharrera luzatzeak.”

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude