EBren pragmatismoaz (¿!)

Graham Avery-k dioenez, Europar Batasunak (EB) pragmatismoa erabili (bide) du zenbait herrialderen independentziaranzko bidean[1].

Dakigunez, Espainia gero eta mezu ezkorragoak ari da bidaltzen, behin eta berriz, Kataluniaren prozesuaz.

Eta, segur aski, gogorragoak plazaratuko ditu, Kataluniaren ‘E eguna’ hurbilduko den heinean…

Katalanek badakite, ongi jakin gainera[2].

Montenegro eta Kosovoko ereduak hortxe daude. Gainera, egoerarik ‘txarrenean’ ere, monetari, moneta politikari eta politika fiskalari dagokienez, bi herrialdeen egoerak ereduak izan daitezke hala Kataluniarentzat nola gure Euskal Herriarentzat.

Izan ere, Gure Esku Dago izeneko mugimenduaren inguruan emandako zenbait hitzalditan (Azpeitian, Zamudion eta laster Oiartzunen) eredu horiek behin eta berriz erabili ditut[3].

EBren pragmatismoa?

Agian bai. Baina EHri dagokionez, argi dagoena ondokoa da: datozen maiatzeko hauteskundeetatik eta  ekainaren 8ko ekitalditik baino askoz haratago joan behar dugula euskaldunok, geure bidetik, geure ildoa markatzen.

Horretarako, hamaika proposamen eta eztabaida ditugu aurrean, lotan edo eta egindakoaz liluraturik geratu baino lehen.

EHren independentzia litekeena da, it is possible,… baina bereziki helburuak eta horretarako medioak argi eduki behar dira.

Ekin diezaiogun, bada, bide berriari. Dena dago gure esku. Baina ‘dena’ delako horretaz ere, halabeharrez, nahita zein ez, eztabaidatu beharra daukagu, inongo mugarik edo kontrolik gabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude