Beharrezkoak al dira zergak?

(Hasteko, gogora ditzagun, zergapetzeari dagokionez,  W.Mosler-en hitzaldiak Bulgarian eta Italian[1].)

Goazen orain Randall Wray-k oraintsu argitaratutako lantxo bat[2] aipatzera, non zergez haratago, Paul Krugman, bitcoins eta beste bikitxeria batzuk aipatzen dituen.

DTMkoen literaturan zergak funtsezkoak dira. Izan ere, Taxes Drive Money, alegia, “Zergek dirua gidatzen dute.”

Egia esan, historian atzera joanez, beste obligazio batzuk ere egon dira moneta gidatzeko[3].

Oraingoz, hauxe esan daiteke: gobernu subirano modernoek zergak inposatzen dituzte, gobernuek, ia kasu gehienetan, kontu moneta bat aukeratzen dute, zergak unitate horretan behartzen dituzte eta moneta jaulkitzen dituzte unitate horretan.

Zaila ote da hori ulertzea?

Ikus dezagun Wray-k Warren Mosler-i buruz eta azken honen enpresa txartel zergaz[4] dioena:

i)                 Zergek enpresa txartelak gidatzen dituzte. Baita monetak ere.

ii)                Behar ote ditu Mosler-ek jaso bere enpresa txartelak zerga errentan bere umeei pagatzeko, azken hauek autoa garbitzearren? Noski ezetz. Berak lehendabizi gastatu egiten du, eta gero zerga errenta jasotzen du.

Era berean, gobernuak ez ditu behar zerga errentak gastatzeko. Errentak ez dira beharrezkoak gastatzearren.

Eta zer arrisku dakar errentak baino gehiago gastatzeak?

Inflaziorako potentzialtasuna, baldin eta ekonomia gaitasunez haratago eramaten bada. Beraz, arrisku horren aurkako erantzuna izan liteke zergak altxatzea. Beste bat gastuak moztea[5]

Beraz, baldin eta gobernuak gastatu badezake zerga errentarik gabe, zergatik ez kendu zergak erabat?

Zergek moneta gidatzen dutelako.

Beste era batera esanda, zergek kitatzen, zuritzen dute moneta. IOU (alegia, “zor dizut”) direlakoak jaulkitzen dituzten guztiok prest egon behar dira beraiek zuritzeko.

Horixe da kredituaren oinarrizko legea: zeure IOU atzera jaso behar duzu ordainketan zuri IOU  hori aurkezten zaizunean.

Bankuek horixe egiten dute. Bankuekiko zorrek ‘banku diru’aren onarpena gidatzen dute. Horixe da diru pribatua, zergen antzekoa.

Imajinatu baldin eta bankuek nahiko balituzte IOU-ak erosi (maileguz ematea deitzen da) baina beren IOU-ak (eskari gordailuak – edo egiaztapen kontuak) onartzeari uko egingo balizkiote, zordunek beren mailegu berrordaintzen ahalegindu direnean,…

… Nahi izango duzu bankuko IOU-ak onartzea, jaulkitzaile bankuek ordainketan onartuko ez lituzketen IOU-ak?

Edo zergek gidaturiko diruari zuzenagoan dagokionez, baldin eta bankuek zure IOU-ak erosi badituzte eskari gordailuak jaulkiz (berriz, maileguz ematea – eta hauxe da mundu errealean gertatzen dena, nahiz eta ekonomialari oso ospetsuek, Paul Krugman izeneko batek barne, ukatu), eta orduan esaten dizute “Ez dizkiguzu inoiz itzuli behar eskari gordailu horiek geuri”…

…Beste modu batez esanda, salduko al dituzu zeure IOU-ak bankuek jaulkitako eskari gordailuak lortzeko, bankuei berrordainduz beraiek ‘zuritzeko’inoiz behartuta ez egonik?

Zenbat balioko lukete bankuko eskari gordailu horiek? Zu eta beste guztiak korrika joan ahalko zinatekete bankuetara zure zorra bankuei saltzeko – ez zuk eta ez beste guztiek ere bankuko IOU-ak zeure maileguak berrordaintzeko inoiz behar ez dituzuenean.

Zergekin antzekoa gertatzen da.

Zergak eliminatzen badituzu, eta ikusi ea noiz arte zergak ordaintzeko AEBko moneta behar ez duten inozoek segituko duten gauzak saltzen AEBk moneta lortzeko. Segur aski, oso denbora gutxi.

Lekukoak bitcoin-ak.

Wray-k dioenez, “Ez dut behar inolako bitcoinik behartutako edozein ordainketa egiteko eta bitcoin-eko inongo jaulkitzailerik ez dago behartuta beraiek atzera jasotzeko. Bitcoinak ez dira zurigarriak.

Ez bazaude nahasita ariketa ezlegaletan edo errenta eta aberastasuna ezkutatu nahian ez bazaude, soilik sinesteko arrazoi bat dago beraiek onartzeko, zu benetan sinesten duzula teoria zoro handiagoan[6].”

Laburbilduz,

DTM-k esaten du zergek eta nahigabeko beste obligazioek monetarako eskaria sortzen dutela – zergak ordaintzeko, moneta hori behar den heinean.

Horrek esan nahi du gobernuak gauzak erosi ahal dituela bere moneta jaulkiz, zerga-ordaintzaileek moneta hori behar baitute.

Behar al dira zergak gobernuaren gastua ‘ordaintzeko’? Ez. Zergak behar dira monetarako eskari bat sortzeko.

“Zergek gidatutako dirua” soilik da sekretua ekonomialarientzat.

Izan ere, irakur Marriner Eccles[7], Beardsley Ruml[8] eta Frank Newman[9]. Horiek guztiok (FDR’s Fed Chairman, President of the NY Fed and former Deputy Secretary of the US Treasury) esan dute R. Wray-k esan duen gauza berbera, zergen rolaz aritu direnean.

Halaber, ikus Stephanie Kelton-ek Frank Newman-ez dioena[10].

(Bukatzeko, ikus ondoko link hau[11].)


[3] Ingelesez: “… taxes are not the only obligation that will drive the currency. As we’ve pointed out countless times, the farther you go back in history the more you will find that other kinds of obligations drove the currencytithes, tribute, fees, and fines. History is on our side. There are very few examples of currencies that do not have such obligations behind them.”

[4]  Wray-ek Mosler-i buruz: “As Warren Mosler long ago realized, if he could impose a business card tax on his kids, he could get them to wash the car to earn the means of tax settlement. When he paid the business cards to them, his kids did not wonder if they could find dopes to take them. But they understood that if they didn’t pay their taxes they’d face punishment. Probably not prison, but perhaps straight to bed after dinner with no TV.”

[5]  Wray-k beste erremedio hauek ere aipatzen ditu: “…wage&price controls, rationing, importing, encouraging more production.”

[6]  Honela segitzen du Wray-k, ingelesez: “You’re going to dupe the dopes and ride that Bitcoin up and pray that a) you don’t lose your wallet; b) your exchange doesn’t go bankrupt; and c) you can sell out of Bitcoins before the whole thing crashes.”

Iruzkinak (5)

  • Ander Alvarez says:

    Joseba, hauxe aipatu duzu: “zergak ordaintzeko AEBko moneta behar ez duten inozoek segituko duten gauzak saltzen AEBk moneta lortzeko”. Horrekin zer esan nahi duzu, esportatzea inozokeria dela? Esportatzea gauza positiboa dela argudiatzen dute medioek, enpresariek, negozio eskoletako irakasleek… Garatu al duzu pixkat bota duzun ideia hori? Mila esker.

  • joseba

    Kaixo Ander,

    Bi gauza oso desberdin aipatzen dituzu:

    a) Inozoarena.

    Aipatu bezala, “Zergak behar dira monetarako eskari bat sortzeko.”
    Hau da, zergek gidatzen dute dirua (Mosler, Wray eta DTMko guztiek diotena).

    Hortaz, zergak kenduko balira, kasu AEBn, non dolarrak erabiltzen diren, inongo inozok ez lituzke bere produktuak edo zerbitzuak salduko dolarrak bereganatzeko, eta dolar haiekin zergak ordaintzeko.

    Zergatik? Dolar horiekin ez litzatekeelako inola beharrik egongo zergak ordaintzeko, azken hauek desagertuta egongo bailirateke.

    Estatu diru-teoriaren arabera, txartalismoaren arabera, estatua da diru sortzailea (noski, banku zentralaren bidez, eta gero altxor publikoaren laguntzaz). Estatuak diru hori gastatzen du, berberak inolako zergarik jaso edo eskuratu baino lehen. Dirua martxan dago hiritarrak legez behartuta daudelako zergak ordaintzeko.

    Ikus, besteak beste, honako link hau: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/02/10/randall-wray-moneta-subiranoa-eta-elkarrizketa/

    b) Esportazioarena.

    Diozuna: Esportatzea gauza positiboa dela argudiatzen dute medioek, enpresariek, negozio eskoletako irakasleek…

    Nahiz eta jende askok esan esportazioak onuragarriak direla, DTM-k erakusten duen moduan esportazioak, edozein herrialdetarako, “kostu errealak dira“ eta inportazioak onura errealak.

    Herrialde batek inportatzen duena berak kontsumitzen du. Aldiz, esportatzen duena beste batek kontsumitzen du. Baina afera, pixka bat konplexuagoa da…

    Nazioarteko merkataritzari begiratu behar zaio. Gai horretaz, jende gutxik, oso gutxik ulertzen du zertan datzan afera.

    Ikus https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/nazioarteko-ekonomia-eta-ainperialismoaa, eta bertan M. Hudson-en eta W. Mosler-en arteko eztabaida sakona.

    Link horretan, monetari dagokionez, estatu subirano baten bi zutabe nagusien (hots, banku zentralaren eta altxor publikoaren) funtzionamendua argi azaltzen da.

    Bertan oso garden azaltzen da AEBk aparteko abantailak lortzen dituela merkataritza defizitetik. Izan ere, gainontzeko herrialdeek AEBri esportatzen diotenean, hori egiten dute beren makroekonomien konturako.

    Mila esker, eta nahi duzun arte.

  • joseba

    Zergak eta Warren Mosler:

    MMT: Taxes function to regulate aggregate demand, and not to raise revenue per se

    Mosler’s law: There is no financial crisis so deep that a sufficiently large tax cut or spending increase cannot deal with it

    The funds to pay taxes and buy government securities come from government spending

  • joseba

    R. Wray-ren iruzkina| May 14, 2014 at 11:09 am |:

    “…In democracies “we” (the big we) impose the taxes on ourselves; we elect governments that enforce the rules and punish the lawbreakers. However “we” (the little individual we) certainly do not enjoy paying those taxes (so much so that many of “us” will change behavior to evade–illegal– and avoid–legal– the payment of taxes. I do not see any inconsistency here. “We” all individually are anti-taxers but “we” collectively (at least most of us) support the government’s authority to impose and enforce them.

    (in http://neweconomicperspectives.org/2014/05/need-taxes-mmt-perspective.html#comments)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude