Errusia eta Txina: petrolioa eta gasa tartean

Lehendabizi gogoratu linkeko lantxoa[1].

Hona hemen zenbait berri interesgarri.

(i)                Mundu Gerla ala dolarraren bukaera[2].

Bietako bat gerta daiteke: AEBko dolarra abandonatua izango da eta balioan gainbehera erori, Washington-en super-botere estatusa bukatuz ala Washington-ek bere mutilak gidatuko ditu Errusia eta Txinaren aurkako gatazka militarrean. Gerla horren emaitza askoz suntsigarriagoa izango litzateke AEBko dolarraren hondamendia baino.

(ii)              BRICS taldea eta Nazioarteko Moneta Fondoaren (NMF) aukera[3].

Erreserba moneta fondo bat, NMF ordezko gisa, eta BRICS taldeko garapen banku bat, Munduko Bankuaren ordezko moduan, 2015ean martxan jarriko direnak.

(iii)             Txinaren gasolio gordinaren inportazioak[4].

Soilik denbora kontua da Petrolioko Mundu Ordena Berria-k AEBko dolarra petrolio merkataritzatik baztertzea erabakitzeko eta Txinako renminbi-ra mugitzeko. Noski, horrek Txinako moneta malgua eta trukakorra behar du, gaur gertatzen ez dena… baina zer esan gaurtik urte betera, edo bi urtera edo hiru urtera?

(iv)             Europarako, AEBko gasak ez du inoiz Errusiako gasa ordezkatuko[5].

Europak ez du arriskatuko gaurko eta etorkizuneko oparotasuna Errusiako inportazioak moztuz, soilik AEBko politika belatzei kasu egitearren.

(v)              Haserre dagoen Errusiak NATOko herrialdeen aurkako mendekua proposatzen du[6].

Sergei Glazyev Errusiako presidentearen aholkulariak herrialdea babesteko 15 neurri proposatu ditu[7], baldin eta zigorrak aplikatzen badira.

Errusiak musikako batuta hartzen badu, baita BRICS taldeko beste herrialdeek ere, orduan Obama-ren bizitza amesgaitz bilakatuko litzateke, bereziki baldin eta BRICS taldeko herrialderik garrantzitsuenak, Txinak, egiten badu berak egin ditzakeen gauza askotatik edozein.

(vi)             Txina eta Errusia merkataritza loturak sendotzen ari dira mendebaldeko zigorren artean[8].

AEBk Errusiaren kontrako zigor gogorragoak eskatzen dituen bitartean, Mosku Txinari begira jarri da etorkizuneko negozio hitzarmenetarako.

Horrek nazioarteko paisaia ekonomikoa aldatu lezake.


[2]  Ikus The Paul Craig Roberts Dilemma: World War Or The End Of The Dollar: http://www.zerohedge.com/news/2014-04-10/paul-craig-roberts-dilemma-world-war-or-end-dollar.

[3]  Ikus BRICS Consider Creating IMF-Alternative As US Loses Credibility: http://www.zerohedge.com/news/2014-04-16/brics-consider-creating-imf-alternative-us-loses-credibility.

[4]  Ikus Fueling The New World Order: Where Does China Import Its Crude Oil From?:  http://www.zerohedge.com/news/2014-04-20/fueling-new-world-order-where-does-china-import-its-crude-oil. Halaber, ikus Project on International Order and Strategy: http://cic.nyu.edu/sites/default/files/publication_april2014_14_geopolitical_security_energy_jones_steven.pdf.

[5]  ikus US Gas Will Never Replace Russian Gas For Europe: http://www.zerohedge.com/news/2014-04-20/us-gas-will-never-replace-russian-gas-europe.

[6]  Ikus Furious Russia, Downgraded To Just Above Junk By S&P, Proposes “Scorched Earth” Retaliation Against NATO Countries: http://www.zerohedge.com/news/2014-04-25/furious-russia-downgraded-just-above-junk-sp-proposes-scorched-earth-retaliation-aga.

[7]  Ingelesez:

• Russia should withdraw all assets, accounts in dollars, euros from NATO countries to neutral ones

• Russia should start selling NATO member sovereign bonds before Russia’s foreign-currency accounts are frozen

• Central bank should reduce dollar assets, sell sovereign bonds of countries that support sanctions

• Russia should limit commercial banks’ FX assets to prevent speculation on ruble, capital outflows

• Central bank should increase money supply so that state cos., banks may refinance foreign loans

• Russia should use national currencies in trade with customs Union members, other non-dollar, non-euro partners

[8]  Ikus New Silk Road: China, Russia strengthen trade ties amid Western sanctions: https://www.youtube.com/watch?v=ABsojbvC18g#t=15.

 

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude