Azpeitia: atzoko hitzaldiaz hitz bi

Azpeitiko Geure Esku Dago taldeak antolaturiko hitzaldi sorta[1] barruan, atzo nire txanda zen.

Lehendabizi zuzenketa bat:

Ondoko linkean (http://paperekoa.berria.info/agenda/2014-02-26/023/001/eb_desastre_hutsa_da_eta_gu_euro_erabiltzaile_soilak_diren_bi_estaturen_menpe_gaude.htm) agertzen diren hiru baieztapen ez dira nireak:

1)      Dagoena: Joseba… UEUn dabil orain ikertzaile eta Ekonomiaz Jantzi  blogean idazten.

2)      Egon beharko lukeena: … eta Heterodoxia. Diru teoria modernoa eta finantza ingeniaritza  blogean….

3)      Dagoena: Demagun Kataluniak eta EAEk independentzia politikoa lortzen dutela.

4)      Egon beharko lukeena: … Kataluniak eta EHk independentzia politikoa…

5)      Dagoena: Baina mesede handi bat: zure herrialdeak erabakiko duela bere diru politika…

6)      Egon beharko lukeena: … erabakiko duela bere politika fiskala

Barka, beraz, eragozpenak.

Kronika laburra:

75 lagun baino gehiago entzule. Ordu bat eta erdiko hitzaldia, gero 30/40 minutuko galdera/erantzunak egiteko.

Jendea oso adi.

Galdera onak.

Bukatu eta gero lagun batzuk hurbildu zitzaizkidan galdetuz ea zergatik ez dudan gehiago idazten BERRIAN eta GARAn.

UEUko bloga erabiltzen dudala zen nire erantzuna, gainera, askatasun osoz eta neuk erabakitzen dudan maiztasunez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude