Atzerritar truke merkatua eta oinarriko dirua

In Defining “Base Money” with floating fx- The Great Reframation[1], Warren Mosler-ek  oinarriko dirua definitzen du.

 

Lehendabizi, Mosler-en bi ohar:

 

i)                 Finkatutako FX[2]-ekin, moneta trukakorrarekin, oinarriko diruak ez dauzka barne gobernu tituluak, obligazioa horiek gobernu erreserben gaineko eskaerak baitira (urrea, FX, eta abar), erreserbak ‘aurrezki nazionalen’ parte izanik.

ii)                Hala ere, gaur egungo FX flotatzailearekin, moneta ez trukakorrarekin, altxor publikoko tituluak (gobernutik kanpo edukitakoak) oinarriko diruari gehigarri logikoak zaizkio, zeren gobernuko erreserben (berriz, urrea, FX, eta abar) murriztearen ideia aplikaezina zaio moneta ez trukakorrari.

 

Hau da, gaurko FX flotatzailearekin, Mosler-ek oinarriko dirua honela definitzen du: zirkulatzen duen moneta gehi dolar balantzeak Fed-eko kontuetan. Eta Fed-eko kontuetako dolar balantzeek barne dauzkate a) kide bankuko ‘erreserba kontuak’ eta b) ‘titulu kontuak’ (altxor publikoko tituluak), biak. Mosler-en iritziz, bertan gobernuak bermaturiko edozein zor sar daiteke.

 

Alegia, FX flotatzailearekin, oinarriko dirua logikoki definitu daiteke ez-gobernuko sektoreetako finantza aktibo neto total gisa.

 

(Oharra: aurrekoak esan nahi du ezen QE[3] delakoak ez du oinarriko dirua aldatzen, definizioz. Are gehiago, Mosler-ek, behin eta berriz errepikatzen duenez, egungo testuinguruan QE zerga bat besterik ez da, ekonomiatik interes errenta kentzen duena.)

 

Defizit murrizketa ekonomiari oinarriko diruaren gehitzearen murrizketa da, aurreikus daitezkeen ondorio motelekin.

 

Mosler-en aburuz, gobernu defizit gastua birformulatu behar da ‘zergara joatetik’ (soilik finkaturiko FX-rekin gertatuko litzatekeena) ‘oinarriko diru gehitzera’ (FX flotatzailearekin gertatzen dena, non gobernu gastu netoak ekonomiaren gobernu pasiboen jabetza  gehitzen duen).

 


[2]  FX: Foreign exchange market, alegia, atzerritar truke merkatua, http://en.wikipedia.org/wiki/Foreign_exchange_market. “The foreign exchange market (forex, FX, or currency market) is a global decentralized market for the trading of currencies. The main participants in this market are the larger international banks.

[3]  QE: Quantitative easing, hots, malgutze kuantitatiboa, http://en.wikipedia.org/wiki/Quantitative_easing. “Quantitative easing (QE) is an unconventional monetary policy used by central banks to stimulate the economy when standard monetary policy has become ineffective. A central bank implements quantitative easing by buying specified amounts of financial assets from commercial banks and other private institutions, thus increasing the monetary base and lowering the yield on those financial assets.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude