O tempora o mores

Badirudi batzuek ‘moneta’ lokalak oraintxe deskubritu dituztela. Baina kontua aspaldikoa da.

Izan ere, estatu espainiarrean, gerla in-zibilean, horrelako ‘monetak’ eurrez erabiltzen ziren.

Kofradiak, elkarteak, sindikatuak, kooperatibak eta abar hasi ziren baleak erabiltzen janariekin eta lehen beharrezko produktuekin trukatzeko.

Denbora pasa ahala beste ‘moneta’ batzuk erabiltzen ziren: letoizko, aluminiozko, kobrezko, are kartoizko ´monetak’ ere.

Kasurako, Bilboko La Concordia kafetegiak pezeta bateko letoizko monetak erabili zituen.

O tempora o mores

(Pezeta bateko letoizko moneta, Bilboko La Concordia kafetegiak erabilia)

‘Moneta’ lokal zaharrak ziren, bitxiak, oso bitxiak izan arren.

Zer ote daukate komunean ‘moneta’ guzti horiek diru modernoarekin? Deus ez. Soilik trukerako erabiltzen ziren.

‘Moneta’ zahar horiek eta gaur egun erabiltzen eta martxan jarri nahi diren ‘moneta’ lokal berriek (eusko, ogerleko, bilbodiru, ekhi, …) truke funtzioa daukate, besterik ez.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude