Quosque tandem? Noiz arte?

Hiru tantatxo:

a)      Katalunia, geroari begira, eta Euskal Herria, berriz, iraganari lotua. Gatazkaren zauriak konpontzeko premia ez da aitzakia, bestelako dinamikak abiatzeko benetako eragozpena baizik[1].

b)      Oraingo eztabaida ez da independentzia bai ala ez. Gauza sakonagoak landu behar ditugu[2] (sic)”

c)       Aunque la izquierda aberzale la constituyeran solo cuatro, debería tener un plan, un proyecto, una hoja de ruta, un contacto constante con otras fuerzas y un recorrido por todo el mundo para dar a conocer sus objetivos[3].”

Litekeenaren artea ote da politika?

Baliteke, baina bitartean  Kataluniaren independentziaz eta espainiar estatutik balediko[4] sezesioaz, jadanik etengabeko mehatxuak entzuten eta irakurtzen hasiak gara.

Mehatxuez gain, demokrazia da erabili behar dena. Hona hemen, kasu, Bardo Fassbender-ek argudiatutako bi iritzi sendo, linkean[5].

Are gehiago, Katalunian, zarata guztien gainetik, litezkeen aliatuen bila ari dira[6].

Eta euskal independentistak? Zertan ari gara gu?

Non daude laukotea osatzeko beste hiruak?


[4]  Gogoratu: baledi, potentziala; balitz, irreala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude