Gazte Ekonomia

Unibertsitaterako zerbitzu-lana

 (Warren Mosler-en hitzaldi batetik moldatua eta egokitua[1])

Eztut lantto haur letratu handientzat egiten. Eta ez xoil, deus eztakitenentzat ere

(Axular eraberritua)

Euskal Herriko edozein unibertsitatetan erabil daiteke, Missouriko Unibertsitateak erabiltzen duen antzera. Han buckaroo[2] erabiliz, hemen euskoa[3].

Puntua: inflazioa

Zer esan inflazioaz?

Zein da euskoaren, txartel horren balioa? Txartel hori eskuratzeko esan dena da balioa. Baldin eta esan bazaizue zuek lan egin behar duzuela ordu bat txartel hori lortzeko...

Horixe da Missouriko Unibertsitateak bere ikasleei esan ziena.  Haiek lan egin behar dute ordu bat horrelako txartel bat lortzeko. Zeren Missouriko Unibertsitatean horixe egin baitute. Ikasleei komunitate zerbitzu bat nahi dugula esan zieten, nahi dugu zuek komunitateari zerbitzu bat hornitzea. Hortaz, ikasle zerga bat dago. Seihilekotik seihilekora horrelako 20 txartel ordaindu behar dituzue ala ez dituzue zeuen graduak eskuratuko. Eta horrelako txartelak eskuratu ditzakezu komunitate zerbitzuko ordu bat eginez, lan hori egiteko autorizaturiko lekuetan.

Eta seihilekoen bukaeran ikasleek errenta nazionaleko kontabilitatea ikasten dute horrelako modelotik. Zerga osoa izan liteke 2.000 buckaroo, baina hemen matematika errazagoa egingo dugu…

Demagun zerga osoa 100 buckaroo-koa dela. Baina unibertsitateak gastatu litzake 110 buckaroo. Zergatik? Zeren ikasle batzuek nahi dituztela hurrengo seihilekorako buckaroo-ak aurreztu. Hortaz unibertsitateak 110 gastatzen ditu baina soilik 100 jaso. Defizita 10 da. Ikasleen aurrezkia 10 da. Errenta nazionalaren kontabilitateak dio gobernuaren defizitak ekonomian dauden aurrezkiak berdintzen dituela, azken pennyraino.

Orain, inflazioaz, berriz.

Zein da buckaroo baten balioa? Badakigu zein den haiek ikerketa egin zutelako. Ezagutu zuten haren balioa.  Programa hori orain dela 15 urte hasi zen. Orain dela 15 urte ikasleek beren artean buckaroo horiek trukatu ahal zituzten, buckaroo bakoitzeko 5 dolarretan.

Limusina handi batean etortzen zen ikasleren batek ez zuen nahi komunitate zerbitzua egin, hortaz eskaintzen zion erostea ikasle txiroren bati, zeinak lan egin behar baitzuen eta diru estra behar baitzuen. Kapitalismoa bere mailarik hoberenean. Eta elkarri trukatu zuten 5 dolarretan buckaroo bakoitzeko. Hori zen merkatu balio zuzena, eta ikasleentzako ikasgai bat gauzek nola funtzionatzen duten.

Gaur egunean, aurten, hondamena eta gero, limusina etortzen zen ikaslea, orain bizikletaz dator, baina beste guztiak okerrago daude. Egungo truke 15 dolarretan da buckaroo bakoitzeko. Zer gertatu da? Buckaroo-k hautsi zuen stock merkatua. Moneta tentel horrek, urrerik gabe atzean eta inongo konbertsio taularik (currency board) atzean, inolako eurorik atzean,  balioa handitu zuen 5 dolarretik 15 dolarrera. Inflazioa dolarretan.

Moneta hori barruan egonkorra da. Ikasle lanaren ordu bat adierazten du. Monetaren balioa beti da jaulkitzaileak trukean eskatzen duena[4].

(AEBetako gobernuak eskatzen duenari begiratzen badiozu -badakizu bere dolarretan ordaintzen duena, trukean eskatzen duena- gero eta gehiagokoa da. Gobernuak gero eta gehiago ordaintzen du gauza bera lortzeko, urtero. Ez da okerra hori egitea, baina esplikatzen du zergatik balioa behera doan.)

Baldin eta ordaintzen badizuet txartel bat ordu bakoitzeko, horrek balio litzake 10 euro lan egin nahi ez duen baten batentzat. Gela hau jendez beteta dago. Agian gela honetan 20 euro ordu bakoitzeko. Baina 10 txartel ordu bakoitzeko ordaintzea erabakitzen badut, alegia gehiago ordaintzea, orduan balioa izan liteke 1 edo 2 euro. Esaten badizuet txartel bat ordainduko dudala aste baten lanarengatik, 500 edo 1.000 euro balio litzake. Horixe da neoliberal ikastetxeetan irakasten dena eta neoliberal haur eskoletan haurrei. Monopolistak ezartzen du prezioa, ez merkatuak.

Buckaroo-rekin helburua zen komunitate bat hornitzea. Lehendabizi gastatu, gero zerga jaso. Beti gastatu da gehiago zergapetu baino. Aurrezkiek defizita berdintzen dute. Balioak lanaren ordu bat berdintzen du.

 Puntua: interes tasa

Unibertsitateak ez ditu buckaroo-ak atzera maileguz hartu ikasleengandik. Hori zero interes tasako politika deitzen da, Japoniak azken 20 urteetan edo gehiagotan izan duen bezala eta AEBek 5 urtetarako.

Zero interes tasak, ezta? Eta munduko monetarik sendoena. Inflaziorik ez. Suposatzen da hori ez dela funtzionatzeko bidea. Jakina, bide horrek funtzionatu du Japonian 20 urtetarako. Zer diote neoliberalek Japoniaz? Salbuespen bat dela. Eta zer esaten dute AEBz azken bost urteetarako? Beste salbuespen bat. Denak dira salbuespenak.

Teoria truke tasa finkoei eta konbertsio taulei erabiltzen zaie, ez honi, ez truke tasa flotatzaileko politikari, zeren ez baitute onartzen beren modeloa osatu gabekoa dela. Ez dute onartzen moneta monopolioa dela eta guk prezioa jartzen dugula. Banku Zentraleko pertsonal goreneko kideei esplikatzen diedanean, berehala ulertzen dute. Baina ez dute ezer esaten…

Ez dago inoiz langabezia. Inongo ikasle dago lanaren bila inoiz eta ezin topatu, buckaroo-ak irabaztearren. Mugarik gabeko lanpostuak daude buckaroo-ak ordainduz. Merkataritza zeharo libre, irekia da. Litekeen ekonomiarik txikiena eta ‘irekiena’ da. Mundu osoko ikasleak daude. Moneta guztiek flotatzen dute biraka. Mota askotako gauzek flotatzen dute inguruan. Langabeziarik eza. Ezin da langabezia sortu. Zero interes tasako politika, inflaziorik ez, moneta sendoa[5].


[3]  Euskoa txartel huts bat da. Soilik bera martxan jarriko den unibertsitatean erabiliko da. Ez beste inongo lekutan.

[4]  Gauza bera euskoarekin.

[5] Ikus gehiago hemen:  A proposal to implement a community service program at  UMKC (http://www.cfeps.org/pubs/sr/sr0003/) eta, bereziki, hemen:  BerkShares, Buckaroos, and Bear Dollars: What Makes a Local Currency Tick? (http://neweconomicperspectives.org/2009/07/berkshares-buckaroos-and-bear-dollars.html).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude