Erreformismo merke, zaharkitu eta ez-efektiboa krisian segitzeko

Bai hala da. Jende serioa, UPVkoa, espainolez noski, eta errezeta zaharrak, oso zaharrak…

Behin eta berriz erretolika bera errepikatuz… Orain ondoko ‘berrikuntzekin’:

Krisiak 4 edo 5 urte gehiago segituki du hobekuntza ekonomikoa ikusteko (agian Ama Birjinak esan bide dio nola etorriko den mirakulua).

Europako eredua fiskalitaterako (sic), euskal (ala ‘vasco’?) banku publikorako (sic) Europako Inbertsio Bankutik (sic) eta Kutxabank-etik (sic) hornitzea (sic).

Nahikoa!

Hori ote irtenbidea ala krisian segitzeko in eternum?

Keynesianismo merkeak (ezkertiarra omen den ikuspuntua, noski!) ez garamatza inora, gauden zuloan segitzera baizik.

Holakoek krisia zertan datzan ez dakite. Krisitik ateratzeko beste erremedio batzuk ez dituzte ezagutzen. Teoria berriak egon badaudela, ideiarik ez.

Ezjakintasuna da nagusi Granadan ere, sorry Euskal Herrian.

Hona hemen tantatxo batzuk hausnartzen hasteko:

(i)                Non dago dirua?[1]

(ii)              Ezjakintasunetik enpresari-estatura[2]

(iii)             Etorkizun hurbilerako berriak[3]

(iv)             Defizit publikoaren beharra[4]

(v)              Aurre-banaketa[5]

 

Gogoratzekoa, behin eta berriz eta badaezpada ere: kapitalismo mota berri batean bizi gara.

Kapitalismo berriaz jabetzeko, hona hemen zenbait puntu:

 

a)                Finantza kapitalismoa da nagusi

b)                Finantza-krisia induzitua izan da[6]

c)                Krisi teorikoari aurre egiteko, Diru Teoria Modernoa eratu dute ekonomialari batzuek

d)                Euskal Herri independentea Europar Batasunean[7] kokatu beharra dago

Hori guztia eta gehiago ondoko liburu honetan ikus daiteke:

Diru Teoria Modernoa eta finantza-ingeniaritza[8]

Halaber, ikus ondoko link hauek ere[9].

Ikasiko ote dugu inoiz?

Dudatan nago.


Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude