10 argudio austeritatearen aurka

Steve Kraske-k,  The Kansas City Star egunkariko kazetariak orain dela gutxi Stephanie Kelton-i elkarrizketa egin zion[1].

 

Artikulua labur samarra gelditu zenez, Kelton-ek ondoko argudioak plazaratu ditu[2]. Berak dioenez, “here’s my best effort to make the anti-austerity case in simple terms:”

 

i)                 Ekonomia enplegu osotik behera aritzen denean, orain bezala, urtero bilioika dolar xahutzen ditugu outputean eta errentan. Ezin gara inoiz atzera joan galera hori berreskuratzeko. Betiko joan da. Ikusi al duzu zor erlojua? Linkean dago galdutako output-erlojua[3].

 

ii)                Kapitalismoak salmentekin aritzen da. Ikerketaz jakin dugu lantegi eta tresna berrietan inbertsioak eta kontratuak egiteko enpresak motelak direla; moteltasun horren lehen argudioa beraiek ekoizten dituzten produktuetarako eskariaren gabezia da. Enpresek kontratuak eta inbertsioak egiten dituzte bezeroez gainezka ibitzen direnean. The Wall Street Journal berak baieztatu berri du hori[4].

 

iii)               Bigarren Mundu Gerla eta geroko bi hamarkada ez dira aldi bakarrak noiz hazkunde sendoak zor/BPG ratioa murriztu zuen. 1990eko azken urteetan eta 2000ko lehen urteetan ekonomia sekuentzian hazi zen. Langabezia %3,7ra jaitsi zen. Inflazioa txikia zen. Lanpostuak egon ziren Ameriketan lan bila egoten zen edozeinentzat – enplegu osoa. Jendeak lan egiten zuenez, gastu gutxiago egon zen langabezia bermatzeko eta jende gehiago zegoen errenta-zergak ordaintzeko. Defizita desagertu zen eta zor nazionala BPGren % 40ra jaitsi zen. Hortaz, ez dira behar aipatu Bigarren Mundu Gerla eta geroko baldintzak argudiatzeko hazkunde ekonomikoa dela zorra murrizteko bidea.

 

iv)               Zor/BPG ratioa jaisten da denominadorea numeradorea baino azkarrago hazten denean. Orain, ia jende guztia dago austeritatea aldarrikatzen (zergak handituz eta gastuak murriztuz) numeradorea (zorra) gutxitzeko. Arazoak, Europan bezala, oso argi erakutsi digu, urtetan, austeritateak ‘lan egiten duela’ errentak estutuz, zeinak, bere aldetik, salmentak estutzen dituen (BPG deitzen duguna). Beraz, ratioa beherantz eraman gabe, austeritateak hazkundea oztopatzen du, zeinak defizitak eta zorrak igotzen zamatzen dituen.

 

v)                Nahiz eta birtualki inork ez aipatu, defizita orain jaisten ari da Bigarren Mundu Gerlaren bukaeratik erritmorik azkarrenean. Aurrekontu murrizketak gertatu baino lehen ere, defizita jaisten ari zen[5]. Zergatik? Ekonomia atzerapen handitik suspertzen ari zelako. Langabezia erortzen ari zen eta hazkundea %2,5era iritsi zen. Jendeak lanpostuak lortzen dituenean, alokairuak jasotzen ditu, errenta-zergak ordaindu eta langabezia-sariak ez dira jaso.

 

vi)               AEBko bi alderdietako politikariak norabide okerrean mugitzen ari dira. Amildegi fiskalak eta aurrekontu mozketek, biek, austeritatea behartzen dute (zerga igoerak eta gastuen murrizketak) baliabide asko erabiltzen ez diren unean (lan indarra, lehengaiak,  gaitasun gehiegi faktorietan) eta inflazioa Fed-en helburu pean ari da mugitzen. Horiek dira, hain zuzen ere, politika okerrak, eta ekonomiari kalte egingo diote.

 

vii)             Austeritatea politika txarra esatea eta gobernuak gehiago gastatu behar duela esatea bi gauza desberdin dira. Enpresek bezeroak behar dituzte, baina gobernuak ez du izan behar eroslea. DTMkoek nomina osoko zerga oporraldi bat bultzatu dute (enplegatuari eta enplegatzaileari zabalduta) orain dela 5 urte. Horrek berdintzen du %6,2ko mozketa alokairu kontuan, eta ia 300 dolar/hilabete-ko gehigarria batez besteko langileak etxera eramaten duen ordainketari. Enpresek bezeroak behar dituzte, eta bezeroak sortu daitezke bizitzeko lan egiten dutenen esku diru gehiago utziz.

 

 

viii)            AEBn azpiegiturazko arazo serios bat dago. The American Society of Civil Engineers elkartearen azken txostena itsusia[6] da: portuak, autobideak, ubideak eta abar konpondu behar dira. Horrek garestitzen ditu enpresek ondasunak ekoiztea eta bidaltzea, zeintzuek AEBko prezioak igotzen dituzten, lehiakortasun globala jaitsiz. Bien bitartean milioika etxegintza- eta fabrikatze-langile daude langabezian, azpiegitura hori konpontzeko eta berregiteko behar diren langileak, hain zuzen ere, horretako trebetasun berezia dutenak. Hortaz, AEBn badaude egin behar den lan baliagarria, parte hartu nahi duten milioika langile eta bi multzoak konektatzeko inongo planik ez daukaten politikariak.          

 

ix)               Zerk geldiarazten gaitu? Txinatarrei beldurrak? Ikuskarien lokarriak? Tasatze agentziekiko beldurrak? Hurrengo Grezia bilakatzeko beldurrak? Zimbabwe bilakatzeko beldurrak (inflazioa dela eta)? Gure bilobei zerga faktura itzela uzteak? Horixe da guri esaten digutena, austeritatea bultzatzen duten artean. Horietako inork – errepikatzen dut- horietako inork ez dauka ideiarik ere ez gure errealitateaz.

 

x)                Azkena eta punturik garrantzitsuena: AEBk moneta subiranoa dauka. AEBko dolarra AEBko gobernutik dator. Ez dator beste inongo lekutik. AEBko dolarrak ezin dira bukatu, eta Grezian (moneta propioa ez edukirik) gertatu den ordaintze eza ezin da AEBn gertatu. Ez dugu behar Txinatik maileguz hartzea, geure ekonomian nahi duguna eta erabaki duguna gauzatzeko. Benetako baliabideak (lan indarra, lehengaiak, faktoria gaitasuna) eskuragarriak diren heinean, finantza baliabideak (dirua) beti egongo da. Hori egin daiteke inflazioa sortu barik, gastu-gehiketak ekonomiaren ekoizteko gaitasunari aldea kentzen ez dion bitartean. Aukera dezakegu zergak moztea eta azpiegitura hobetzeko diru gehiago gastatzea, hurrengo belaunaldia zamatu gabe. Ekonomian enplegu osoa lortzeko kale egiteak zamatuko gaitu guztiok, urtetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude