Bitxikeria

Oso noizean behin gure blog honetan zaborrezko iruzkinak sartu dira. Orain arte, beti garbitu ditut holakoak.

Gaur, aldiz, zabor-iruzkinek gainditu naute: goizean 14 iruzkin ezabatu ditut, eta 15:33rako beste 28 (¡!) iruzkin gehiago sartu dira…

Galdera:

Zer dela eta sartu da horrenbeste zabor?

Dirua, alegia dolarrak, zuzen-zuzen aipatu ditudalako, alegia, 100 milioi dolarreko postura?

Zeren zaborrezko iruzkin guzti horiek (14 gehi 28) “Nahi dituzu irabazi 100 milioi dolar?” izeneko sarrerari baitagozkio.

Aste buru osoan ez ditut garbituko iruzkinak: ea noraino iritsiko den zaborra.

Gure aitona zenak aipatzen zigunez: diruak diruari dei egiten dio.

Egia ote?

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude