Debaluazio fiskala Europan

François Hollande Frantziako presidenteak debaluazio fiskaleko plan bat martxan jarri nahi zuen ekonomia berpizteko.

Politika mota hori esportazioak[1]  bultzatzeko da.

Baina…

Mosler-en hitzez, hona hemen politika horren zenbait ezaugarri:

i)                 Protekzionismo mota bat da.

ii)                Gutxitxen du inportazioen kontsumoa, barneko prezioei lan-indarraren kostu baxuagoek laguntzen dieten heinean, barneko ondasunek inportazioekin zuzenki lehiatzen duten kasuetan.

iii)               Dibisen parte hartzearen sostengu gehiagorik gabe (dolarra eta yena erosiz, eta abar), moneta altxarazten du ondorioak berdintzen diren punturaino, kasu, enplegutan lorpenik gabeko punturaino.

iv)               Eta herrialde batek politika mota hori martxan jartzen badu, moneta mugimenduak hori egiten ez duten beste herrialdeei kalte egiten die, hondorako lasterketa irekiz.

Laburbilduz:

a)      Errenta gutxiko kontsumitzaileei kalte egiten die.

b)      Korporazio mozkinei lagundu egiten die.

c)      Moneta babesten du.

Hori ote Eurolandiarako irtenbidea?

Hortaz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude