Ahantz amildegi fiskala!

Hona Stephanie Kelton-ek dioena[1] amildegi fiskalaz:

Kelton-en iritziz, galdera zuzena hauxe da: zergatik gaude kezkatuta aurrekontu federala orekatzeko?

Ekonomiaren bizitzeko odola gastua da. Gasturik gabe, ez dira egongo salmentak, eta salmentarik gabe ez dira egongo mozkinak eta inolako argudiorik enpresa pribatu batek merkaturako ezer ekoizteko. Badirudi ahanzten dugula pertsona baten gastua beste pertsona baten errenta dela.

Oinarri oinarrian, makroekonomiak irakasten du gastuak errenta sortzen duela, errentak salmentak sortzen dituela eta salmentek lanpostuak sortu. Eta lanpostuak sortzea da behar duguna.

Amildegi fiskalak nahastu gaitu.

Langabezia tasak termometro makroekonomiko baten rola jokatzen du. Tasa altua denean, defizita oso txikia dela adierazten du.

Hortaz, gaur egungo baldintzetan, politikariak oker daude defizita dagoela azpimarratzerakoan. Defizita sintoma da, besterik ez. Zergak handituz eta gastuak murriztuz, politika horrek alfonbra aterako du kontsumitzaileen azpitik, errenta-salmentak-lanpostuak erlazioa hautsiz. Defizitik dirutza ebakiz, soilik gastua apalduko du hurrengo urtean, langabezia txartuz eta hazkunde ekonomikoa atzeratuz.

Ez daukagu zor krisia, eta gure defizita ez da desohore nazional bat. Ez gaude Txinaren mende, ez gaude Grezia bilakatzeko arriskuan.

Zergatia argi dago:  AEBetako gobernua ez da familia bezalakoa, ezta enpresa pribatu baten modukoa, edo udal baten antzekoa zein Eurolandiako herrialde-kide baten gisakoa ere. Erakunde horiek guztiok moneta erabiltzaileak dira. AEBetako gobernua monetaren jaulkitzailea da. Ezin da inoiz bere monetarik gabe geratu.

Amildegi fiskalaren muinean dagoen kontuak orekatzeko ahalegina erabat erratuta, okertuta dago. Zeinen zergak handitzeko eta zer-nolako programak mozteko aritu barik, legegileak ondoko zereginetan aritu beharko lirateke, alegia, nola erabili defizit federal baten lanabesa errentak, enplegua eta hazkunde ekonomikoa suspertzeko. Horixe da behar dugun oreka ekintza.

Iruzkinak (4)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude