EBZ-k bonoak erosiko ditu…, eta zer?

Alde batetik, Greziari sei eguneko lana eskatzen zaio, Grezia XIX mendera bidaliz[1].

Baina zer gertatuko da sei eguneko lanak eta soldata murrizketek ez dutenean funtzionatuko?

Arbeit mach frei! (Hots, lanak askatuko zaitu!)

Austeritateak, aldiz,  segituko du martxan.  Hortaz, lehen bezala egongo da Grezia.

Zer dator hurrengoan?  Charles Dickens-ek erantzuna ezagutu zuen[2].

Beste aldetik, EBZ-k bonoak erosiko ditu. Hala diote berriek eta badirudi dena konponduta egongo dela, edo behintzat, konpontzeko bidean murgilduko dela Europa.

Bai? Hala ote? Benetan?

Ikus dezagun[3].

EBZ-ren bono erosketa horiek zenbait baldintza pean gertatuko dira: are austeritate fiskala handiagoaren baldintzetan, inolako dudarik gabe.  EBZ-ren baldintza horiek gobernu defizit askoz okerragoak ekarriko dituzte, eskaria austeritate handiagoak murrizten duen heinean.

Bill Mitchell-ek azpimarratzen duen moduan[4], EBZ-k gobernuen zorra bigarren merkatuan erosten baldin badu (kezkatzeko zorra dena, ez ahantz), Bundesbank-en eta EBZ-ren arteko liskarrak handituz joango dira, nahiz eta EBZ-k SMP[5] eta beste eskusartze fiskal batzuk erabili izateak, egia izan, orain arte, euroa nolabait ez desintegratzeko balio izan duen[6].

Baina, zer nolako salbazio mota suposa dezakete bono-erosketa horiek, gero eta austeritate handiagoa jasaten duten herrialdeentzat[7]?

Austeritatea da arazo, eta berarekin batera, eskariaren gabezia.


[1] “…the neoliberal policy solution for turning around the Greek economy is to improve the culture of work is to introduce a kind of debt peonage by taking the Greeks back to the 19th Century.”

[2] Ikus http://neweconomicperspectives.org/2012/09/the-euro-is-not-unassailable-even-with-the-ecbs-bond-buying.html: “And what happens when the six-day workweek and wage reductions do not work, as they inevitably won’t? What comes next? Charles Dickens knew the answer — improve the culture of work by relaxing child labour laws to reduce wages further and/or privatize the Aegean islands, Delphi, and the Acropolis. No problem.”

[5]  SMP:  Securities Market Program delakoa.

[6]  Mitchell-ek:  “… the SMP and other ECB fiscal-type interventions has been the only reason why the euro hasn’t vaporized just yet.”

[7]  Mitchell-ek: “One wonders, however, what kind of salvation this presents for those countries which endure the ongoing rigors of austerity.”

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude