Mailegu ematea, gezurrak, iruzurra, etxegintza burbuila, eta bankuak

2006an, mailegu emate erantzungile baten lekukotasuna[1]: Steve Krystofiak-ek, hipoteka burtsalariak Fed-i ohartarazi zion gezurrezko mailegu emateei buruz.

Aipatutako punturik nagusienak:

i)       Etxe baten gaineko errenta, mailegu emate bat eskatzeko, ez dute bankuek egiaztatzen. Bankuek zure hitza onartzen dute. Jarrera hau 2002an hasi zen.

ii)     Baliteke eroslea errentari buruzko gezur horretaz jakitun ez izatea, zeren mailegu emaile ofizialek edo bankuko ordezkariek botere baitute eskarian errenta faltsutzeko.

iii)    2002tik praktika hori erabat zabalduta dago. Mailegu emaileek eta haien ordezkariek maiz errentari buruzko gezurrezko baieztapenak hornitzen dituzte.

iv)     Iruzurrezko galerak estali zituen higiezin errealeko burbuilaren hiper-inflazioak.

v)       Iruzurra bankuek bultzatu zuten.

vi)     Inork ez zituen bultzatu bankuak iruzurrezko mailegu emateak luzatzera, beraiek jarri zuten martxan sistema hori.

vii)    Horrelako errenta maileguek kontsumitzaileei urtero dolar pilo bat kostatu arazi ziieten, interes tasa altuengatik.

viii)  Errenta mailegu horiek kontsumitzaileei kalte egin diete asko kostatzen dutelako eta ez dutelako ezer aurrezten.

ix)     Horrelako maileguek orain, hau da 2006an, hipotekaren iraungipenak luzatzen dituzte edo berfinantzaketak amortizatu mailegu negatiboetan. (Mailegu negatiboak esan nahi du hasieran ordainketa txikiak egitea.) Azkenean ordaintze eza are posibleagoa bilakatuz.

x)       Errenta mailegu horiek etxe prezioak ikaragarri altxarazi dituzte. AEBetako etxe eskaintzan aparteko eskaria kausatu dituzte.

xi)     Errenta mailegu horiek burbuila hiper-puztu dute, espekulatzaileek etxe pilo bat erosten zituzten, arriskuak burbuilaren hedadura bultzatuz.

xii)    Ia edozeinek 950.000 dolarreko errenta mailegua lor zezakeen, hasieran ordainketa oso txikiak gauzatuz.

xiii)  Errenta maileguek zerga iruzurrak ahalbidetu zituzten, etxeak errazago erosteko.

xiv)    Banku ebaluazioak maiz puztuta zeuden.

xv)     FBI-k ohartarazi zuen hipoteka iruzurra ‘epidemikoa’ zela.

Hori guztiori eta gehiago esanda zegoen, 2006an. Krystofiak-ek esan zuen jarrera hori berehala bukatu behar zela.

Baina Fed-eko nagusiek, lehengo Greenspan-ek eta oraingo Bernanke-k, uko egin zioten gomendio horri, oso berandu zen arte.

(Krisian gaude: sortu ote da berez krisia? Ezezkoan, zergatik sortu da krisia? Nortzuek bultzatu dute krisia? Nahita ala ezjakintasunean?)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude