Syriza koalizioaren programa politikoa

Zor publikoaren kontu-ikusketa bat egitea. Zorren kitatzea berriz negoziatzea eta ordainketak bertan behera uztea, ekonomia berpiztu eta enplegua eta hazkuntza itzuli arte.

Europar Batasunari EBZ-ren rola aldatzea exijitzea, zuzenean. Estatuak eta inbertsio publikoko programak finantzatu ditzan.

500.000 eurotik gora irabazten dutenei, errentaren gaineko zerga %75 igotzea.

Parlamentuko ordezkapena zinez proportzionala izan dadin, hauteskunde legea aldatzea.

Enpresa handientzako sozietateen gaineko zerga igotzea, Europako bataz bestekoraino gutxienez. 

Salerosketa finantzarioen eta luxuzko produktuen gaineko zerga berezi bat ezartzea.

Swapak eta CDS-ak bezalako finantza deribatu espekulatiboak debekatzea.

Elizak eta barku armadoreek dituzten pribilegio fiskalak deuseztatzea.

Bankuen sekretua eta kapitalak atzerrira ihes egitea eragotzi.

Izugarri jaitsi gastu militarra.

Soldata minimoa mozketak hasi aurreko mailara ekartzea (751€ gordin hilabetean).

Gobernuaren, Elizaren, Bankuaren eta Elizaren eraikuntzak etxerik gabe geratu diren pertsonei ostatu emateko erabili.

Eskola publikoetan jangelak jarri, haurrek doan gosaldu eta askaldu dezaten.

Doako osasun zerbitzuak jarri kale gorrian daudenentzat, langabetuentzat edo diru sarrera nahikoa ez dutenentzat.

%30 bitarteko laguntzak eman, hipotekak ordaindu ezin dituzten familientzat.

Langabetuentzako laguntzak igo. Diru sarreratik ez duten familien, urritasunen bat dutenen, adinduen eta guraso bakarreko familien babes soziala handitzea.

Presio fiskalaren jaitsiera oinarrizko produktuentzat.

Bankuen nazionalizazioa.

Herrialdearen hazkundearentzat estrategikoak diren sektoreetako enpresa zaharrak nazionalizatzea. (Trenbideak, aireportuak, posta zerbitzua, ura…).

Energia berriztagarrien eta inguru giroaren aldeko apustua egitea.

Soldata berdintasuna emakume eta gizonentzat.

Aldi baterako kontratuen kateatzea mugatzea eta mugagabeko kontratuen alde egitea.

Aldi baterako langileen soldata eta lan babesa handitzea.

Lan hitzarmen kolektiboak berreskuratzea.

Lan ikuskaritzak eta deialdi publikoetan parte hartzen duten enpresen gutxiengo lan baldintzak areagotzea.

Konstituzioa eraldatzea: Estatua eta Eliza banatzeko, hezkuntzarako eta osasunerako eskubidea bermatzeko eta ingurugiroa babesteko.

Garrantzizko akordioak eta tratatu europarrak erreferendum lotesle bitartez onartu edo baztertzea.

Abantaila parlamentario guztien abolizioa. Gobernuko kideak epaitegi arruntetan epaitzeko bideak zabaltzea eta ministroek duten babes berezia deuseztatzea.

Kostako zaintza desmilitarizatzea eta poliziaren indar espezialak desegitea. Manifestazioetan eta mitinetan ezkutuko polizien eta polizia armatuen presentzia debekatzea. Polizien hezkuntza sistema aldatzea, gai sozialak, immigrazioa, drogak eta bazterketa soziala hobesteko.

Etorkinen atxilotze guneetan giza eskubideak errespetatuko direla bermatzea.

Etorkinei familia batzen, berregituratzen laguntzea. Etorkinei, paperik ez dutenei ere, osasun eta hezkuntza zerbitzurako sarbidea bermatzea.

Drogen kontsumoa despenalizatzea, trafikoa soilik zigortuz. Desintoxikaziorako guneentzako funtsa handitzea.

Kontzientzia klausula erregulatzea zerbitzu militarrean sartzerako orduan.

Osasun publikorako funtsa handitzea, gainontzeko EBko estatuen mailara (Europako neurria BPG-ren %6an dago. Greziarena %3an).

Osasun sistematik ordainketa oro errefusatzea.

Ospitale pribatuak nazionalizatzea. Osasun sistema publikoan parte hartze pribatu oro deuseztatzea.

Afganistan eta Balkanetatik tropa greziarrak ateratzea. Soldadurik ez Greziako mugetatik at.

Israelekin sinatutako kooperazio militarrerako akordioak haustea. 1967ko mugak errespetatuz Palestinako estatu baten sorrera babestea.

Turkiarekin akordio orekatu bat negoziatzea.

Atzerriko base guztiak ixtea eta NATOtik ateratzea. 

(Ikus http://www.progressive.org/platform_of_greek_left.html#.T8bncy2cHA0.facebook)

 

 

 

Iruzkinak (1)

  • Unai del Burgo

    “Europar Batasunari EBZ-ren papera aldatzea exijitzea, zuzenean Estatuak eta inbertsio publikoko programak finantzatu ditzan”. Hemen dago gakoetako bat, ezta? Euroak inprimatzea ongizate estatua finantzatzeko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude