Ponzi eskema[1] gertatzen da norberak etengabe maileguz hartu behar duenean, bere ordainketak egiteko, eta ez etorkizuneko errentetatik ordaintzen duenean.
Ponzi eskema hori ez da azaltzen beren moneta jaulkitzen duten jaulkitzaileentzat, zeren ez baitaukate inongo errenta murrizketarik ordainketak gauzatzerakoan. Hori dela eta, EBZ-ren bermeak euroguneko estatu kideak Ponzi eskematik askatu ahal ditu[2].
Jakina denez, euroguneko estatu kideak euro erabiltzaileak dira (ez euro jaulkitzaileak). EBZ-ren parte hartzerik gabe, Mosler-ek aspaldian azpimarratu zuen moduan, Europar Batasuneko estatu guztiak, euroa erabiltzen dutenak, Ponzi eskeman daude sarturik euroa martxan jarri zenetik, alegia, lehen egunetik.
Ander says:
Zer esan nahi du EZBak eurolandiako estatukideen zorra bermtazeak? EBZak zor hori erosiko duela, euroa inprimatuz? Kasu horretan, zor hori EBZari ordaindu beharko zaio interesekin? Euroak inprimatzeak ez du sortzen inflaziorik? Euroa ez litzateke debaluatuko beste mmonetekiko? Horrek elikagaiak ez al ditu garestituko, elikagaiak inportatzen ditugun einean?
Mila esker astelehenean emandako hitzaldiagatik, oso ona!
joseba felix tobar-arbulu says:
Kaixo Ander,
Mila esker.
Gogoratu hitzaldian esandakoa eta blog honetan dagoena. Ez da gauza bera moneta jaulkitzailea izatea edo moneta erabiltzailea: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/04/15/moneta-jaulkitzaileak-eta-moneta-erabiltzaileak/
AEBetako, Kanadako, Australiako, Britainia Handiko, …, Suediako, Islandiako estatuak subiranoak dira, moneta propioa jaulkitzen dutelako.
Kalifornia ez da estatu subirano bat, dolarra erabiltzen duelako. Ezta Frantzia edo Espainia ere, biek euroa erabiltzen dutelako.
Estatu ez-subirano guztiek ezin dute gastatu nahi duten beste, soilik daukatena saldu dezakete.
Estatu subirano guztiek nahi eta behar duten beste gasta dezakete: beren dirua sortzen dute teklatuen bidez.
Estatu ez-subiranoek dirua maileguz hartu dute, Ponzi eskeman sartuz.
Hortaz, bai, jaulkitzailea denak, EBZ-k, nahi izanez gero, Eurolandiako estatu guztien zorrak bereganatuz, zor arazo ikaragarria hori bukatuta egongo litzateke.
EBZ-k ez du behar ezer erosi, soilik bere kontabilitatean alde batean zor guztiak jarri eta bestean behar diren beste euro (zeinak era eta une berean jaulkiak diren): ABC-ren kontabilitatea, besterik ez. Hori guztia teklatuaren bidez.
(Gogora ere, hitzaldian esandakoa. Hemen linka: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/21/warren-mosler-en-proposamenak/.)
Euroak, teklatuaren bidez inprimatzeak, ez du sortzen inolako inflaziorik, enplegu osoko egoeran ez gaudelako.
(Baieztapen hori da, neoliberalek, eta EHko ekonomialari gehienek, guztiek?, ulertzen ez dutena. Baina, ulertzen ote dute diruak nola funtzionatzen duen?)
Euroaren prezioak EBZ-k jartzen du, euroaren jaulkitzeko monopolioa duelako. (Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/11/.9.)
Gomendioa: irakur liburu txiki hau http://moslereconomics.com/wp-content/powerpoints/7DIF.pdf.
Blogean badituzu liburu horren aipamen batzuk (https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/zazpi-gezur-politika-ekonomikoan-1/ eta https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/zazpi-gezur-politika-ekonomikoan-2).
(Orain aldatu dute blog horren sarrerak topatzeko modua eta zorabioa da, gutxienez niretzat, behar diren linkak edo estekak aurkitzea. Dena den, sartu hemen http://es.scribd.com/doc/76901310/Eurogunea, eta hor duzu blogaren link pilo bat, zure galderei emandako erantzunak hobeki ulertu ahal izateko.)
Ez adiorik.
joseba