Udako Ikastaroak eta Bilboko hitzaldi saioak

40. udako ikastaroen sarrera moduan, UEUk 2012ko ekainaren 4tik 7ra bitartean hitzaldi-sorta bat antolatu du Bilboko Alde Zaharrean, La Bolsa aretoan.

Lehen saioa, Ekonomia Saileko kidea den Joseba Felix Tobar Arbuluk eman zuen atzo. Gaia: gaur egun erabateko zentraltasuna (eta larritasuna) duen krisialdi finantzarioa.

“Krisia induzitua izan da” izeneko idazkian, hitzaldi horren edukia jaso dugu, Josebaren mezu ausarta, kritiko eta heterodoxoa zabaltzeko asmoz. Testua www.unibertsitatea.net atariko OTARREAN atalean eskuragai duzue: gogoratu mezua, “krisia induzitua izan da“.

Gogoratu ere gaurtik eta ostegunera bitartean hainbat saio daudela Bilboko Alde Zaharreko La Bolsa aretoan. Animatu eta bertaratu!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude