Proposamen zehatza. Mosler-en eskutik, berriz

Mosler etengabe ari da lanean. Oraingo honetan euroguneko bankugintza sistemaz aritu da[1].

Euroguneak hiru finantza arazo dauzka: lehena banku likidezia da, zeina proposamen honek konponduko duen; bigarrena estatu kideen gobernu solbentzia da eta hirugarrena output hutsunearena.

Estatuek gobernu defizit handiagoak behar izango dituzte output hutsunea gutxitzeko, baina horrek aldez aurretik solbentzia kontua konpontzea eskatzen du.

Solbentzia arazoa konpontzeko, estatu kideetako gobernu guztien zor guztiak EBZ-k bermatu behar ditu, zeinak orduan arrisku kontu morala ekartzen duen.

Arrisku kontu moral hori konpon daiteke Europar Batasunari aukera emanez EBZ-k ez bermatzeko gobernu zor berriak, eta haren bankuei gobernu zor berria erosteko debekatuz: eta hori isun gisa zeren kasu horretan zorraren eta Egonkortasun eta Hazkunde Paktuko defizit mugen urratzaileak izango bailirateke.

(Oharra: Halaber, ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/21/warren-mosler-en-proposamenak/.)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude