Eurolandiako zor guztiarekin bukatzeko metodorik zuzenena (1)

Warren Mosler-en proposamen berria[1]:


Europar Batasuneko estatu kide guztiak eurotan zergapetzen geldituko badira eta beren moneta propioetan zergapetzen hasiko, euroaren balioa zero izango da. Eta eurotan izendaturiko  estatu desberdinetako gobernu-zor guztiak baliogabetuko dira, baita eurotan izendaturiko beste zor guztiak ere, beraz zorra desagertuko da.


Errazegia?  Bai, baina egiazkoa.


Dakienak badaki, ez dakienak baleki.


Iruzkinak (2)

  • Joseba, proposatu duzun neurria aplikatuz, zer gertatuko litzateke inbertsoreen aurrezkiekin? Demagun nire aurrezkien erdia Espainiar Estatuko bonoetan inbertitu dudala. Nire aurrezkiak zero izango lirateke. Zeintzuk izan daitezke proposatu duzuen neurriaren alde negatiboak? Eta alde negatiboak zuzentzeko neurri osagarriak?

  • joseba felix tobar-arbulu says:

    Unai,

    Galdera onak.

    Beste lagun batek antzeko galderak, e-posta pribatuan egin dizkit. Hortaz, hobe bolg honetan beste sarrera berri bat idaztea, zeren hemen erantzun moduan argitaratzea luzeegia izango baita.

    Beraz, laster arte, eta mila esker.

    joseba

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude