UEUk bat egiten du martxoaren 29ko grebarekin

Joseba atzerrira joan dela baliatuz, berak azken urteetan elikatu eta aberastu duen bloga “pirateatu” dut. Blogean idazle moduan infiltratu naiz (barkatu Joseba!). Baina hori egiteko arrazoia, benetan garrantzitsua dela iruditzen zait: UEUk bat egiten du gaurko greba deialdiarekin.

UEUk berak, erakunde bezala, unibertsitate bezala, Grebarekin bat egiten du. Eta hau azpimarratzea oso garrantzitsua da.

Izan ere, UEUk arrazoiak baditu gaurko egunean bere ateak itxi eta grebara joateko.

UEUko Ekonomia Saileko irakasleak den Joseba Tobar-Arbulu jaunak, blog honen sorreratik argi irakatsi digu egungo finantza-krisia erabat induzitua eta programatua izan dela. Eta krisi horren helburua ez da soilik lan arloko eskubide sozialak ezabatzea. Azken helburua, eremu publiko guztia desmantelatzea da, esparru pribatu-finantzarioaren mesedetan.

Eskubide laboralen deusteztatzea, pentsio eta gizarte segurantzaren pribatizazioa, aurrezki kutxen bankarizazioa, zerbitzu sozialen murrizketa, osasungintza-kultura-hezkuntza hirukotearen likidazioa…zurrunbilo kaotikoa.

UEU zurrunbilo horretan dago, noski. Ekaitzaren erdian bere txalupatxoarekin:

Gure proiektua kolokan dago eta horrek eragina du UEUko langileen
egoeran ere: lanpostuak galdu (Baionako eta Iruñeako ordezkaritzak itxi
egin dira, Tesiker egitasmoa kolokan dago…), lanaldi murrizketak,
EREak…
“.

Beraz, gaurko greba egunean, “gure eta gure herriaren etorkizunaren alde kalera ateratzea” erabaki dugu.

Unai del Burgo
UEUko bazkide-langilea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude