Diru kudeatzaileko kapitalismoa

 

Kapitalismoa etengabe doa aldatuz. Finantza kapitalismoa aztertu eta analizatu dugu webgune honetan, baita bi liburukietan[1] ere. Oraingo kapitalismo motari, Randall Wray-k diru kudeatzaileko kapitalismoa[2] jarri dio izena.

 

Hona zergatiak[3]:

 

a)  AEBetan,  aktiboetan banku batek BPG-ren %20 dauka.

 

b)  Banku horren %50 aktiboren epemugak 10 urte baino luzeagoak dira.

 

c)  Banku hori Fed da, hots, AEBetako banku zentrala.

 

Jakina denez, Fed-ek salbatu zituen bankurik handienak[4].

 

Wray-k dioenez,

 

i)       Finantza erakunde handiek ikasi dute, edozein gauza egiten duten arren, salbatuak izango direla eta beraien goi mailako kudeatzaileak ez direla inoiz zigortuak izanik.

 

ii)     Gobernuaren berme guztiarekin, finantza erakunde gehienak krisitik bizirik atera dira.

 

iii)    Gobernuaren diru laguntza haiek balioztatu dituzte Wall Street-eko goi mailako kudeaketaren zalantzako eta arriskutsuko jarduerak, zenbait kasutan ilegalak izan diren jarduerak.

 

Horren guztiaren aurrean, zer egin zitekeen? Hona hemen zenbait gomendio garrantzitsu:

 

1)  Fed-ek finantza erakunde handi guztiak behatu behar izan zituen.

 

2)  Goi mailako kudeatzaileek dimisioak aurkeztu behar izan zituzten maileguz ematearen baldintza gisa.

 

3)  AEBetako prokuradore orokorreko bulegoak goi mailako kudeaketa guztia ikertu behar izan zuen.

 

4)  Epe laburreko  maileguz emate guztiak hornitu behar izan ziren isun tasen arabera.

 

5)  Ordena bat betearazi behar izan zen merkataritza, maileguz emate, aktibo salmenta eta bono ordainketa guztiak gelditzeko.

 

Horrek guztiak finantza sistema osasuntsuago eta txikiago utziko zukeen, eta batez ere, Washington-eko politikariengan banku erraldoi batzuek izan duten eragina murriztuko zukeen.

 


[1]  Ikus Finantza Kapitalismoa (2011). Donostia: Utriusque Vasconiae.

 

[2]  Money manager capitalism, ingelesez.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude