Bill Mitchell-en aholkuak eta proposamenak

Eurolandian dagoen nahastetik atera nahirik, hona hemen Mitchell-en zenbait aholku[1]:

Lehendabizi, moneta subiranoa berrezartzea moneta lokala erabiliz, zeina aukeraturiko gobernu nazionalak jaulkitzen baitu monopolio baldintzetan.

Bigarrenez, horrek esan nahi du edozein paritate finko alboratzea, monetak libreki flotatzeko utzirik.  

Hirugarrenez, atzerritar moneta zor guztiak birnegoziatzea moneta lokaleko unitateetan. Hori onartzen ez bada, orduan ez ordaintzea.

Laugarrenez, askatasun fiskal berria biltzea barneko lanpostuak sortzean, errentak sendotzeko eta hazkunderako jauzia hornitzea.

Bosgarrenez, monetaren depreziazioaren abantaila hartzea inportazio eta esportazio industrietarako pizgarriak hornitzeko.

Bidea harritsua da baina hobea austeritateagatik urtetako sufrimendua baino. Ez dago inolako bide errealik bidexka horretatik kanpo.

Austeritate zaleen aurka, hona, berriz, Mitchell-ek luzaturiko zenbait proposamen[2]:

1)  Banku erreforma zabala finantza merkatuko eliteen eragina eta boterea alboratzeko[3].

2)  Tasatze agentzia ustelak legez salatzea eta kanpo uztea[4].

3)  Finantza merkatuen erreforma zabala, espekulazio ez-produktiboa legez kanpo uzteko[5].

4)  Politika moldeak errebisatzea, alokairuen aldeko errenta nazionalaren birbanaketa handiagoa dagoela segurtatzeko, kontsumo gastuaren fidatzea kreditu hazkundean murriztearren[6].

5)  ‘Hedapen orokoraren’ pentsamendu keynestar estandarra alboratzea, enpleguaren aldeko politika berezia proposatuz[7].

6)  Klaseak oraindik emaitza ekonomikoak  zeharkatzen dituela onartzea[8].

Proposamen horien atzean dagoen logika ondokoa da: finantza merkatuek eta elite politikoek gobernuen politika bereganatzeko eta mozkinak beren alde jartzeko daukaten ahalmena murriztea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude