2012

Hona hemen etorkizun hurbilerako zenbait iragarpen.


Bill Mitchell-ena[1]:


Puntua bistakoa da –euroguneak 2012an langabezia handiagoa ikusiko du orain EBko gobernuak hartzen ari diren politiken ondorioz-… alemaniarrek giltzapean gordeta.


Randall Wray-ena[2]:


EBrako  erreskate plan bat bere bidea egiten ari da, EBZ euro-bankuei azken baliabideko mailegu-emaile gisa arituz. AEBetan erabili eta porrot egin zuen erreskate metodoa probatzen ari da. Ezaguna denez, AEBetako Fed-ek  29 x 1012 dolar maileguz eman eta gastatu zuen, batez ere AEBetako bankuak erreskatatu nahiz. Ez zuen funtzionatu. Bankurik handienak oraindik ez-solbenteak dira, eta beren iruzur masiboekin segitu dute, beren ez-solbentziak  estaltzen ahaleginduz. Ezin da ez-solbentzia paperez bete banku zentralaren  maileguz emate masiboarekin. Eta Eurolandiaren arazoak larriagotzen dira birtualki EBko estatu kide guztien ez-solbentziekin.


Gainera  euroko estatuek ez dute inongo subiranotasunik berak babesteko. Gogoratu EBZ-k ez duela rol hori jokatu nahi. Eszenatokirik posibleena hondamenezko finantza  gainbehera da depresio handi berriarekin batera.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude