EBko Itun berria

Alemaniak eta Frantziak biharko eta etziko goi bileraren atarian serioski uste dute krisia sortu dutela defizit oso altuek eta gaindituta izango dela eta soilik gaindi daitekeela defizit horiek murriztuz. Beraz, haien ustez, EBZ-ren fondoak eratzeak ez du ezer konponduko ez badu oso garrantzitsua den helburu nagusia, hots, defizit murrizketa alboratzen[1].

 

Baina abenduko goi bilera horrek ez du ezer konponduko. EBko herrialdeek orain bi arazo izango dituzte: solbentzia afera bat zeren EBZ-ren laguntzarik gabe ezin baitute beren buruari fondoak hornitu; eta ekonomia txar bat, orain gero eta gehiago txartuz doana, hazkunde negatiboak eta langabeziaren areagotzeak baieztatzen duten moduan.

 

Goi bilera hartako dauden aukera guztiek ekonomia txar bat are txarrago bilakatuko dute. Mahai gaineko aukera guztiek defizit handiagoak edukitzera eramango dute. Ondorio biek arazoak okertuko dituzte, eta oraingo historia berriak erakutsi duen moduan, biek austeritate handiagoko eskariak bultzatuko dituzte[2].

 

Zorte on.

 


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude