NMF eta euroa

Mosler-ek dioenez, Nazioarteko Moneta Fondoak (NMF) eurorako lan egitean austeritatea ekarriko du[1].

Izan ere, euroaren bilakaera NMF-ri lotuta egoteak esan nahi du EBZ-k maileguz emango diola NMF-ri, zeinak gero euro kide estatuei maileguz emango dien.

EBZ-k bonoak erosten dituenean, EBZ-ko hedatze-orrian kideko banku kontuak kreditatzen ditu. Kontu horiek ‘diru’ gisa hartzen dira, bonoak ‘diru’ bezala hartzen ez duten bitartean. Beraz, ‘diru inprimatze’ moduan kontsideratzen dira.

Gero EBZ-k euro kontu ezberdinak eskaintzen ditu, baita banku-datuak hedatze-orri berean ere, zeintzuek interesak ordaintzen dituzten heldutasun laburrekin. Horri ‘estirilizazio’ deitzen zaio, zeren gordailu horiek ez baitira hartuak izan ‘diru’ gisa.

Hala ere, EBZ-k NMF-tik SDR-ak (Special Drawing Rights[2]) erosten dituenean, eta NMF kontua EBZ-n euroekin kreditatzen duenean, hori ez da hartua izan ‘diru inprimatze’ moduan. NMF-k euro horiek Italiari bezalako estatuei maileguz ematen dienean, ez dira ‘diru inprimatze’ gisa kontsideratuak izan.

NMF, dena den, ordainketa balantzaren arazoei heltzeko eraikia zen. Euroguneak, oro har, ez dauka ondoriorik daukan ordainketen balantzaren inongo aferarik. Beraz, esan daiteke euro estatu konkretu horiek ordainketa balantzaren arazoak dauzkatela.

Hortaz,  hona hemen estatuen arteko truke tasa flotatzaileko munduko leku bat non NMF-ren funtzionamenduak bere jatorrizko agindua betetzen baitu.

Ezaguna denez, austeritatea inposatzeko erakunde bat baldin badago, horixe NMF da, noski.

Halaber, oso interesgarria ondokoa da: NMF-k kreditu arriskua hartzen du berak luzatzen dituen maileguetarako, EBZ-k NMF-ren kreditu arriskua bere balantze orrian hartzen duen bitartean. Horrek esan nahi du EBko estatuetako gobernuei luzaturiko maileguetarako arriskua gainontzeko munduak bereganatzen duela.

Azkenik, bizkortze laguntza masibo bat hedatzen duen bitartean, euro guneko ekonomiari austeritateak ahultzen dion heinean, defizitak areagotuko dira BPG-ren hazkundea negatiboa doan arabera.

Beraz, EBko arazoak konpontzeko NMF ekartzeak Alemaniari laguntzen dio haren ‘austeritate’ irudia kontserbatzeko, solbentzia afera ostikatzen du, eta hori guztia EBZ-ren inongo ‘diru inprimatzerik’ gabe.

Orain, ikus dezagun ea benetan horrela gertatuko den!

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude