Alemaniako bonoak ez dira irtenbidea

Bono merkatuek[1] beren bidea eginez, argi erakusten dute ezen EBko inongo gobernu ez dagoela aske solbentzia ezaren krisitik, zeren guztiok erabiltzen baitute atzerritar moneta bat, euroa. Guztiok erabiltzen dute euroa baina inor ez da euroaren jaulkitzailea. Horra hor koska.


Egia da Alemania hobeto dagoela krisiari aurre egiteko haren ekonomiaren indarra dela medio, baina ez da immunea. Haren ekonomia txartuko da merkataritzaren bidez austeritatea zabaltzen den heinean. Hori euroaren aferari eta EBko sistema monetarioaren diseinuari dagokie. Krisiak Europako gailurra ere, Alemania, joko du[2]. Hurrengo asteetan gehiago nabarituko da joera hori.


Beste aldetik, mundu ekonomia berriz moteltzen den arabera, gobernuek nahita jarritako politika aukerak direla kausa, Alemaniako esportazioak murriztuko dira.


EBko solbentziaren eza alde batetik, eta mundu mailan bezalaxe eskari agregatuaren eskasia bestetik: horra hor gaur egungo bi arazo nagusiak.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude