Eurogunea: hondorako lasterketa

Sintomak gero eta nabariagoak eta kezka handiagoak diren bitartean, kausak (austeritateak) ez dio axola[1].


Euroguneak, munduko beste guneek bezala, bere urrunagoko helburu ekonomikoak ez ditu betetzen, eskari agregatuaren gabezia dela eta.


Eurogunean funtseko arazoa da herrialde kideak, ‘moneta erabiltzaileko’ kreditu sentibera gisa, jaitsiera batean halabeharrez zikloen aldekoak direla, AEBetako estatuak modura, eta beraz, beren urruneko helburu ekonomikoak norbere kabuz betetzeko ez-gaiak.


Hortaz, EB bera mehatxatzen duen solbentzia krisiari eta finantza-arkitektura osotik gelditzen denari euroguneak aurre egin nahi dien arren, muinean dagoen euroko finantza-aktibo netoen eskasiak outputaren eta enpleguaren azpiak jaten ditu, orain BPGren hazkundea zerora edo kopuru negatibora jaisteko iragarpenarekin.


Horrek esan nahi du ezen solbentzia afera erantzuna emateko austeritatearen gaur egungo politika aldatzen ez bada, egoerak segituko duela beheranzko espiral itsusi batean, hondamen sozialaren arrisku handiarekin.


Beraz, bai, EBZk, euroaren jaulkitzaileak, solbentzia afera kudeatzen segi dezake, behar den arabera, kideen gobernu zorra erosten jarraikiz. Baina horrek ez dizkio ekonomiari finantza-aktibo netoak gehitzen. Horrek soilik ondokoa egiten du: ekonomiak zeuzkan finantza-aktiboak gobernu kideen zorretik EBZko gordailuetara aldatzea. Ez du ezer egiten outputari, enpleguari, inflazioari eta abarrei dagokienez, historia berriak erakutsi duen moduan.


Izatez, munduko banku zentralek egiten dutenak ez dizkie finantza-aktibo netoak gehitzen beren ekonomiei. Okerrago, egiten duten gehienak beren ekonomietatik finantza-aktibo netoak kentzen ditu[2].


Eta bien bitartean, bonoen erosketarekin batera inposaturiko austeritateak zuzen eragiten dio outputari eta enpleguari, txarrerako.


Hortaz, nahiz eta euroguneak solbentzia afera zuzentzen duen, EBZk txekeak idatziz finantza muga guztiak kentzeko,  martxan dagoen austeritateak ekonomia errealak apaltzen segituko ditu.







[2]  Mosler-ek dioenez, http://moslereconomics.com/2011/11/03/the-euro-zone-race-to-the-bottom/, joan den urtean (2010ean) Fed-ek Altxor Publikoari mozkinetan 79 x 1012 dolar pasatu zizkion. Mozkin horiek ekonomiatik etorri ziren eta ekonomiatik kendu zituen Fed-ek, quantitative easing izeneko politika dela medio. Testu liburu zaharrek jarduera horri zuzenki zerga deitzen zioten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude