Euroa, bonoak, Europar Batasuna eta AEBak

Euroaren jaulkipen-finantza / krisia ondoko aldarrikapen batekin bukatuko litzateke[1]: hemendik aurrera Europar Banku Zentralak (EBZ) herrialde kide desberdinen gobernu guztien zor guztia bermatuko du.

Baina ez dute hori egingo. Arduratuta daude Hazkunde eta Egonkortasun Plana betearazteko abileziarekin, nahiz eta jadanik frogatuta egon bete ezinezkoa dela. Izan ere, austeritaterako betearazte erreminta bakarra EBZ-n datza, zeinaren baldintzak austeritatean oinarritzen diren.

Ikus ditzagun euroari buruzko Mosler-en proposamenak:

(1) Diziplina printzipio bat. Urtero EBZ-k BPG-aren %10ko errenta banaketa gobernu kideei, per capita-ko oinarrian[2]. Kasu honetan, EBZ-k eskubidea izango luke kideei etorkizuneko banaketak ukatzeko, baldin eta defizit arauak betetzen ez badituzte. (Baina proposamen hori ez dute eztabaidatu. Hortaz, ia seguru ez dela gauzatuko.)

(2) Mosler bonoak[3]. Bono horiek euro-guneko herrialde indibidualak erabiliko lituzke, zergak ordaintzeko, baldin eta herrialde hori ordaindu ezean balego, noski herrialdeari esperantza erreala eskaintzeko. (Baina denbora oso laburra da eta prozesu politikoa luzeegia.)

Beraz, eurogunean egun gertatzen ari denarekin konformatu beharra dago. Nahasketa eta hitz jario askotxo finantza proposamen batzuen inguruan, baina azkenik egoera nahiko txarra dagoenean, EBZ-z fidatzea txekea idazteko eta gobernu konkretuaren zorra merkatuan erostea, martxan dagoen finantza erraztearren. Noski, herrialdeak EBZ-k jarritako austeritate terminoak eta baldintzak betez.

Medizina gogor hori oso deflaziogilea da, irauten duen bitartean. Operatiboki jasangarria da.

Lehen fasea, non austeritateak defizitak murrizten dituen, politikoki eta gaur arte, jasangarria izan da.

Hala ere, badirudi bigarren fasean sartzen ari garela, non austeritateak BPG-aren jaitsiera eta eurokide diren herrialde guztientzako defizit handiagoak ekartzen dituen. Baina operatiboki jasangarria da eta euroari sostengatzen segitzen duen, oraingoz bederen.

Galdera hauxe da: jasangarriak ote dira politikoki defizitak murrizteko erabiltzen diren austeritate neurriak, baldin eta, orain bezala, defizitak areagotzen badituzte?

Ezezkoan, zer dator hurrengoan? Eta, noiz?

Zenbat txartu beharko da egoera, politika aldatu baino lehen?

Zer nolako aldaketa izango da?

Lehen urratsa agian beste QE[4] ‘berri’ bat izan liteke, zeinak soilik egoera are gehiago txartuko baitu, herrialde kideak atzerapen egokiaren zain egongo diren bitartean. Politika hori ostikoka arituko da, esperientziak frogatu duen moduan.

Zenbat segituko luke egoera horrek txarrera jotzen eta ostikoka aritzen? Zenbat itxarongo da berriz politika aldatzeko?

Beste aldetik, badirudi AEBen defizitaren murrizketa gehiago laster etorriko dela.

Hortaz, zer egin?


[4]  QE: Quantitative easing, http://en.wikipedia.org/wiki/Quantitative_easing.  

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude