Warren Mosler-ek Obama presidenteari eta Kongresuko kideei


Hona hemen Warren Mosler-ek bidalitako oharra[1]:


Defizitaren murrizketak gure aurrezkiak kentzen ditu


Hortaz, mesedez ez kendu gure aurrezkiak!


Bai, zor nazionala deitzen zaio. Baina AEBetako Altxor Publikoko tituluak Erreserba Federal Bankuan (FED-n) dauden aurrezki kontuak besterik ez dira.


Zor federala munduko dolar aurrezkiak dira, azken pennyraino!


AEBetako defizitaren erlojua munduko dolar aurrezkien erlojua da ere, azken pennyraino!


Beraz, defizitaren murrizketak gure aurrezkiak kentzen ditu.


Hortaz, mesedez, ez kendu gure aurrezkiak!


Are gehiago:


Ez da existitzen epe luzeko defizit federalaren arazorik den bezalako gauzarik.


AEBetako Gobernuak ezin ditu dolarrak bukatu.


AEBetako Gobernuaren gastua ez dago atzerritar mailegu-emaileen menpe.


AEBetako Gobernuak ezin du inoiz ukan Greziak daukan bezalako funts krisirik, bere moneta jaulkitzen duen edozein jaulkitzailerentzako ez da existitzen horrelako gauzarik.


AEBetako Gobernuaren interes tasak Erreserba Federal Bankuaren kontrolpean daude, ez merkatu indarren menpe.


Enplegu osoa lortzen dugunean dagoen arriskua prezio handiagoak dira, ez insolbentzia, ezta funts krisirik ere.


Beraz, gure zeruko langabezia handia eta makaldutako ekonomia kontuan harturik,


Informaturiko Kongresu bat eztabaida sutsuan egon beharko litzateke federal gastua handitzeaz, edo zergak jaisteaz.


Iruzkinak (2)

  • angel bidaurrazaga says:

    Kaixo Joseba,

     

     zoriondu nahi zaitut FINANTZA-KAPITALISMOA (mundu globala) liburuagatik, orain berton bukatu dut eta Euskal Herrikoaren 2. zaitiarekin hasiko naiz.

    Asko balio izan dit azken urteetako joera ekonomikoak ulertzeko, pixka bat zeren ez naiz aditua gauza hauetan, baina uste dut liburua, BERRIArako artikuluekin eta blog honekin lan ederra egiten ari zaretela gutariko askori erakusten zer gertatzen ari den mundu honetan. Egia esan krisiaren zergatiak gero eta argiago direnean, eta lagunetako batzuk langabezira joan direnean, jolas espekulatiboen erruz, eskertzekoa da jabetzea eta ikustea non dagoen krisi jatorria-k, ohiko prentsa iturburuak izkutatzen duten bitartean.

    Jarraitu horrela

     

    Angel

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude