Petrolioaren prezioak: nondik nora?

Warren Mosler-ek orain dela gutxi  idatzi duenez,  Egipton hasi zena eta Ekialde ertainera hedatu dena aztertu beharra dago ikusteko ea zer-nolako eraginak izango dituzten aldaketa horiek petrolioaren prezioetan, baita munduko eskari agregatuan ere.

Badirudi stockeko eta bonoetako mugimendu guztiak zuzen edo zeharka lotu direla soilik petrolio gordinaren eta produktuen prezioetan egondako benetako aldaketei edo/eta izan litezkeen aldaketei. Hala ere, Warren-en iritziz, oraindik konturatu behar dugu ezen azkenean saudiek –demasiako kapazitatea duten produktugile bakarrak- prezio ezarleak izaten segitzen dutela, gutxienez beraien demasiako kapazitatea desagertu arte.

Hortaz, petrolio gordinaren prezioa dekretuz jartzen da, ez merkatuko indarren bidez. Eta badirudi merkatuek ez dutela hori ezagutzen. Jendeak ez du ulertzen ondoko desberdintasun soila: saudien erreakzio-funtzioa prezio jartzaile gisa eta merkatuan lehiakortasunak jarritako prezioak.

(Gauza bera gertatzen da AEBetako Fed-ekin, esaten dutenean ez dutela dolarraren interes tasak jartzen: beraiek erreakzio-funtzio bat daukate, beraiek gidatzen dituena.)

Zer esan nahi du horrek? Petrolio gordinaren prezioa jaitsiko dela esan nahi du, baldin eta saudiek nahi badute bera jaistea (soberako edukiera daukatela suposatuz). Dena erabaki politikoa da[1].

1970 baino lehen, AEBetan petrolioaren prezioa Texas Railroad komisioak jartzen zuen, prezio nahiko baxu eta egonkorra edukiz.  1970eko hamarkadaren hasieran, saudiek, egoerak beraiei utzi zietenean, prezioak igo zituzten, inflazioa areagotuz.

Izan ere, aspaldian AEBk  barneko soberako edukiera izan zuten;  horrela, prezioak oso baxuak izango ziratekeen Texas Railroad komisioak kuota batzuk jarri izan ez balitu. Hortaz, komisio horrek AEBetako ekoizleentzako kuotak bere gain hartu zituen. Baina 1970eko hamarkadaren hasieran saudiak/Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundea eskaintza murrizten hasi ziren, eta ondorioz, AEBk ez zuten soberako hornikuntza prezioak erregulatzeko. Beraz, prezioaren kontrola atzerritar monopoliora igaro zen.

Are gehiago, berriki saudiek produkzioa moztu dute, prezioa beraiek nahi duten mailan jartzeko[2].

Eta berriz ere gauza bera egin dute[3]. Warren-en hitzez, “It’s good to be price setter.”

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude