Japoniaren kasua

Hona hemen Japoniaz jakin behar dena eta, ondorioz, Japoniak egin behar duena:

a)  Japoniako Bankuak zuzenki Gobernuaren zorra eros dezake beti, eta horrela gastu publikoa erraztu, bono merkatura jo gabe.

b)  Japoniar moneta, yena, atzerritar truke merkatuetan libreki flotatzen da.

c)  Japoniako Gobernuak ez du behar maileguz hartzen atzerritar monetetan.

Edozein herrialde subiranoak ditu ezaugarri horiek. Edozein herrialde subiranok ez du inolako solbentzia arriskurik.

Hala ere, horrek ez du esan nahi arazo guztiak konponduta daudela. Izan ere, herrialde askok langabeziaren tasa handiak dituzte eta beste batzuek zereginik gabeko ahalmen produktiboa. Herrialde horien gobernuak fiskalki arduragabe dira, zeren beraiek ahalmena baitaukate erabili gabeko baliabide horiek produkzioan martxan jartzeko[1].


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude