Falaziak, gezurrak eta mitoak egunero agertzen zaizkigu gizarte segurantzaren kontuari lotuta. Politikariek eta ekonomialari pilo batek ez dakite zertan ari diren oso garrantzitsua den arlo hori ukitzen dutenean. Eman ditzagun bi egitate:
1) Gizarte segurantza ez dago hondatuta eta ez da egongo hondatuta. Hortaz, hona hemen aholku bat: Robert Eisner-ek idatzi zuen moduan[1], gizarte segurantza bere horretan segituko du baldin eta bera babesten badugu beraren ‘salbatzaile’engandik.
2) Gobernuak gaur, bihar eta betiko ordainketak egiteko gaitasunari dagokionez[2], gizarte segurantzaren balantzea erabat desegokia da.
Izan ere, A. Greenspan-ek berak idatzi zuenez, ‘gobernu bat ezin daiteke bilaka kaudimengabe bere monetaren bete beharretan’ (1977); edo eta: ‘… ez dago ezer gobernu federalari galarazteko, berak nahi duen beste diru sortzeko eta bati ordaintzeko…’ (2005).
Hortaz, gizarte segurantza ez dago gaizki eta ez du behar inolako konponketarik. Zer dela eta kasu egin behar diogun diruaz ezer ez dakiten hainbeste politikari eta ekonomialariri[3]?
Gizarte segurantzaren fondoak beti eta nonahi hautapen politikoaren emaitzak da. Diru-teoria modernoan aritzen diren guztiek badakite hori horrela dela.
[1] Ikus R. Eisner-en Save Social Security from its Saviors, Journal of Post Keynesian Economics, Vol. 21, No. 1, Fall 1998. Halaber, ikus S. Bell eta R. Wray-ren Financial Aspects of the Social Security Problem, Journal of Economic Issues, Vol. 34, No. 2, June 2000: http://www.cfeps.org/pubs/wp-pdf/WP5-Bell-Wray.pdf.
[2] Ikus aurreko oharra.
Unai says:
Politikari eta ekonomilari batzuk sektore publikoaren kontra egiten ari dira egungo krisiaren aitzakipean. Sektore publikoaren eraginkortasun ekonomiko eza salatzen dute. Eta sektore publikoaren baitan, gizarte segurantzaren bideragarritasun eza. Ematen du sektore publikoak eragin duela krisialdia. Demagogia hutsa. Orain gizarte segurantzaren kontra doaz. Pribatizatu nahi dute, behintzat zati handi batean. “Pentsio-fondo” bihurtu.Joseba: finantza-krisi hau ez al da pentsio-fondoen eraginkortasun ezaren bitartez areagotu? zenbat miloi euro edo dolar galdu dira pentsio fondoen bitartez? pentsio-fondoen aukera al da pertsonen etorkizuna ekonomikoki bermatzeko biderik egokiena? pentsio fondoek beren eraginkortasuna frogatu al dute? eta hala balitz, hau da, gizarte segurantza defizitarioa balitz… zein da arazoa? gastu militarra erabili defizita hori estaltzeko eta kitto!
josebafelix tobar-arbulu says:
Unai,
Arazoa ‘sinpleagoa’ da. Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/zenbait-gezur-gizarte-segurantzari-buruz.
Kontua da sistema monetarioaren funtzionamendua ulertu behar dela. Politikariek eta ekonomialari askotxok ez dute ulertzen. Noiz arte?
joseba
joseba felix tobar-arbulu says:
Bai, kontua oso sinplea da.
Hona hemen Warren Mosler-en adierazpena (in http://future-liberty.blogspot.com/2010/05/truth-about-federal-spending.html):
“When the Chairman was asked where the dollars came from that he was spending, he replied that the Federal Reserve just uses its computer to mark up numbers in bank accounts. As a result, there is no such thing as the Federal government running out of money, and Social Security and Medicare cannot go bankrupt. Because the Federal government always makes any payment when it’s due by simply marking up numbers in our bank accounts, just like Chairman Bernanke described.”
Ikus http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=7591 diru-teoria modernoaz jabetzeko.
joseba
joseba barandiaran says:
baina “dirua inprimatze” hori, AEBetan egia dena (QE eta QE2rekin ikusi den lez) ezin da Eurolandian indarrean jarri, ezta?
bestalde, hala balitz ere, bistan da horrek diruaren beraren balioa gutxituko lukela, hau da, inflazioa sortuko, ezta?
hau da, segurantza sozialak ez du porrot egiten eta guztiok dugu pentsio bat txanpon jakin batean ziurtatuta. baina, zenbat gasolina edo ogi erosi daiteke txanpon horrekin?
joseba felix tobar-arbulu says:
Mila esker, joseba
Bai Eurolandia eta AEBak oso desberdinak dira. Ezberdintasun batzuk blog honetan bertan ikus daitezke: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-i eta https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-ii“>https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/aebak-eta-europa-berdintasunak-eta-ezberdintasunak-ii.
Beste aldetik, diruaren ‘inprimatzeak’, noski banku zentralaren bidez, ez du berez inflazioa sortzen. Diru-Teoria Modernoan aritzen diren autoreek aspaldian ukitu dute gai hori. Etsenplu soil bat, ingelesez: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=10554“>http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=10554 eta http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=13035“>http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=13035 .
Bukatzeko, eta AEBetako eta Eurolandiako erretreta edo pentsioari dagokionez, hona Bill Mitchell-en lana: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=749“>http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=749
(Ikus, batez ere, The Euro zone dilemma delakoa. Azken puntu honetaz artikulu bat argitaratu nahi nuke. Ea astia izango dudan.)