Krisi ekonomikoa

Hona hemen zenbait iritzi, tesi moduan azalduz:


(1)    Ekonomia aldatu da, erabat. Gaur egun, FIRE sektorea da nagusi.


(2)    Finantza krisiaren modeloak ez dauka zer ikusirik ohiko ziklo ekonomikoekin.


(3)    Neoliberalismo berriak ekonomialari klasikoen irakaspenak suntsitu nahi ditu.


(4)    Funtsean arazo teorikoa dago:  dirua eta kreditua; aurrezkiak eta zorra; kredituak eta inbertsioa…


(5)    Gaur egungo krisia zor-krisia da, ez kreditu-krisia.


(6)    Bankugintzaren zeregina kredituaren kalitate-teoriaren inguruan murgildu behar da.


(7)    Finantza-arazoa eta arazo fiskala erabat loturik daude.


(8)    Krisitik ateratzeko badaude zenbait proposamen: aspaldiko Hyman Minsky-ren analisiak Randall Wray-k hobetu ditu, hala maila globalean nola Eurolandia mailan.


(9)    Grezian gertatzen ari dena esperimentu gogor bat da, beste hainbat herrialdetara ‘esportatzeko’ asmoarekin.


(10) Euskal Herrian asko dago egiteko.


 


Tesi guzti horietaz jabetzeko,  web gune honetan bertan, sarrera desberdinetan,  badauka irakurleak non irakurri, baita lantxo honetan ere: http://www.nabarralde.com/es/nabarmena/4804-krisi-ekonomikoa.

Iruzkinak (3)

  • Joseba Barandiaran says:

    joseba, aspaldi jarraitzen ditut zure artikuluak prentsan. zure iritzi/tesi horiei erreparatuta edo Grezia nahiz Eurolandiaz esandako aurrekoei, itxura profetikoa dute kasik. Zenbaitetan argudio batzuk jarraitzeko zailtasunak ditut, neure betaurreko ortodoxoengatik ziurrenik, baina bistan da Eurolandiak bere burua berrasmatu beharko duela ahalik azkarren…

  • Josebak eta bere ildo bereko ekonomilariek egindako aurreikuspenak betetzen ari dira. Hori beldurgarria da. Finantza Ekonomiak Ekonomia Erreala jan zuen, jarduera produktibotik fondoak xurgatuz jarduera espekulatzaileen mesedetan.

    Burbuilak eztanda egin eta Finantza Ekonomiaren krisi globala sortu zen.

    Krisi hori Ekonomia Errealera hedatu zen.

    Finantza Ekonomiako buruek Ekonomia Errealari laguntza eskatu zioten krisitik atera ahal izateko: banku pribatuei luzatutako maileguen bitartez.

    Ekonomia errealaren krisiaren ondorioz, sektore publikoaren defizita izugarri handitu da.

    Orain, krisialditik ateratzeko sektore publikoa “txikitu” eta lan merkatuaren baldintzak “malgutu” behar direla esaten digute. Pentsioen murrizketa eta langileak kaleratzeko baldintzen malgutzea.

    Krisia sortu zuen finantza merkatuaren araubide ezak jadanik ez du garrantzirik: ez komunikabideetan, ez legebiltzarretan, ez gobernuetan, ez unibertsitateko adituen hitzetan… Hona hemen finantza eliteen presioaren eragina.Beste gizarte eredu bat bultzatu nahi dute krisiaren aitzakipean. Ematen du nahita sortutako krisia izan dela. Josebak eta beste ekonomilari batzuek hau guztia aurreikusi zuten duela urte batzuk. Ez da ezer berririk gertatu. Horregatik da egungo egoera horren beldurgarria.Atzoko greba eguna egoera beldurgarri honi aurre egiteko propaganda bat izan zen. Horra hor bere garrantzia. Hemendik aurrera aukera guztietaz baliatu behar gara egoera horri aurre egiteko.

  • joseba felix tobar-arbulu says:

    Joseba izenkidea,

    Meritua nire maisuei dagokie: Hudson-i, Wray-ri , …

    Laster Utriusque Vasconiae editorialak Finantza-kapitalismoa izeneko liburua plazaratuko du. Ea zalantza batzuk argituko diren.

    Ez adiorik.

    joseba

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude