Ekonomia irudietan

Ekonomia irudietan

Ekonomia aldatu da. Erabat. Aspaldiko eskemari (produkzio/kontsumoa gehi gobernua) FIRE sektorea (Finantza, Aseguru eta Higiezin Errealeko sektorea) gehitu zaio.

Lehen etapan, fluxu zirkularrak, produkzioa, kontsumoa eta inbertsio berria lotzen ditu. Enplegatzaileak mozkinak jasotzen dituzte, geroago kapital ondasunetan inbertitzeko; beraiek beren enplegatuei ordaintzen diete, zeintzuek beren errenta gastatzen baitute beraiek produzitzen dituzten ondasunak erosteko.
Bigarren etapan, produkzioa eta kontsumoa ekonomiaren zati bat besterik ez dira. Izan ere, gobernuak zergak eta kuotak biltzen ditu, gero gastatzeko. Batzuetan gobernuek aurrekontu superabitak dauzkate (gobernuaren aurrezteko modua): horiek ekonomiaren gastatzeko bidetik errenta kentzen dute. Baina askotan gobernuek gastatzeko ahalmena injektatzen dute ekonomian aurrekontu defiziten bitartez (defizit horiek finantzatzen dira zorretan jartzen).
Gaurko etapan, FIRE sektorea (hots, Finance, Insurance eta Real Estate) ekonomian sartu denetik, aurrezkiak beste modu batez inbertitzen dira, ez baitira erabiltzen inbertso ukigarri zuzenean, baizik jadanik existitzen diren aktiboak, bonoak, tituluak eta abar erosteko, beraien prezioak altxaraziz.

Krisi finantzarioa eta ziklo ekonomikoak

Ekonomiak ez dira hazten geometrikoki. Haiez hazkunde tipikoa S kurba batena da, ziklo ekonomikoa pixka bat gutxitzen joanez. Aurrezkien eta zorren hazkunde esponentziala ekonomia erreala baino handiagoa da. Interes-tasak gutxitzen ez badira, zor-zamak errenta desbideratuko du ondasunetan eta zerbitzuetan gastatzetik, ekonomia beherantz bultzatuz. Ikusi  irudia:

ekonomia_irudietan_1

1. Irudia: zor osoaren hazkundeak ziklo ekonomikoa gutxitzen du

Beste aldetik, 2. irudian ziklo ekonomikoa eta krisi finantzarioaren modeloa ikus daitezke:
ekonomia_irudietan_2
2. irudia: Krisi finantzarioaren modeloa eta ziklo ekonomikoa

Ohiko ekonomiaren zikloa (berdezko irudia) FIRE sektoreak (gorrizko irudia) aldatu du erabat. FIRE sektore hori da aztertu behar dena. Azterketa hori hasteko, hona hemen zenbait ohar:

Euskal Herria bere osotasunean FIRE sektorearen menpe dago. Hortaz, zer egin daiteke, zer proposa daiteke zulo horretatik irteteko?

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude