Fed-etik Europara

Hona hemen AEB Ameriketako Estatu Batuetako Banku Zentralaren, Federal Reserve delakoaren (Fed), bi eragin nabarmen, biak moneta ideologiari lotuak.

1. Interesak

Fed-ek joan den apirilaren 30ean interes-tasa 0,25 jaitsi zuen, %2-ra. Helburua berpizte ekonomikoa lortzea zen, interesaren jaitsiera batek hori lortuko lukeen esperantzan. Atzean, Fed-en ideologia azaltzen da, zeinaren arabera interesa manipulatuz ekonomia hedatu ala murriztu baitaiteke, baloi bat bailitzan: eragiketaren maila nahietara puztu ala hustu daitekeen.

Filosofia sinplista hori Greenspan-en aroari dagokio. (Bide batez, oso hedatua da sinplekeria hori gure artean.) Interes-tasa aldatuz, Fed-ekoek ez dute behar pentsatu, ez dituzte behar merkatuak erregulatu, eta, ondorioz, aktibo-prezioko inflazioa puzten da, banku-maileguen gaineko erreserba-eskaerak altxatuz. Halaber, ez dituzte behar erregulatu subprime-ko mailegu txarrak. Egin behar duten guztia interes-tasak altxatzea da, bankuei gehiago kargatzeko aukera emanez, edo interes-tasak beheratzea Fed-etik banku-mailegatzearen kostua jaistearren.

Baina Fed-ek berak ideologia merke hori ontzat hartuko balu ere, ez lezake imajina egiturazko arazo bat -ekonomiaren desindustrializazioa bultzatzen duten bankuekiko Fed-en begikotasunak sorturiko depresioa- konpon litekeela berriro interes-tasak jaitsiz. Bankuei maileguak luzatzeko, Fed-ek bere tasa jaisten duen bitartean, bankuok ez dizkiete tasa-mozketa horiek beren bezeroei ezartzen. Bankuek ez dituzte maileguak luzatzen, espekulatu egiten dute: bereziki dolarraren aurka.

Horixe egin zuten Japoniako bankuek, 1990eko finantza-burbuila lehertu zenean. Japoniako bankuak nazioarteko eraman merkatuan jokalaririk aktiboena bilakatu ziren: oso interes baxuan maileguak hartu moneta ahul batean (1990az geroztik yena; gaur egun dolarra), interes altuko mailegu-hartzaileei (moneta egonkor edo sendokoei, esaterako gaur egungo Europako mailegu-hartzaileei eurotan) maileguz emateko.

Hortaz, AEBetako kreditua Europarantz doa: AEBetako bankuek kreditua %2an sortu edo maileguz hartzen dute, eta berbera %6an edo gehiagotan maileguz ematen dute, atzerritar monetako irabazi espekulatiboa lortzen dutelarik, euroak dolarraren kontra altxatzen segitzen duen bitartean.

Beste aldetik, AEBetako banku askotxo ez dira ordaintzeko gai haien balantze-orriko higiezin errealeko mailegu txarrak direla kausa. Beraiek salbatzeko, bankuei laguntzen zaie zorpetzetik bere bidea irabazteko mailegu profitagarriak eginez. Era honetan, banku mailegatzea eta industriaren bidez lortzen diren mozkinak ekonomiatik alboratu dira: bankuek ez dute maileguz ematen kapital ukigarriko inbertsioak finantzatzeko eta lan-indar berria kontratatzeko. Beraz, bankuei emandako laguntzak ez du esan nahi AEBetako ekonomia bultzatzen dela depresiotik irteteko.

Azken ondorioa finantzaren, kredituaren eta higiezin errealaren boterearen puztea da, lan-indarraren alokairuen eta kapital industrialaren kaltean. Hori ez da inbertsio ukigarri zuzena bultzatzea; aitzitik, keynesianismoaren aurkakoa da: eutanasia lan-indarraren eta industriaren gainean jartzen da, ez rentier delakoan.

Antzera gertatzen zaio Europari. Fed-ek Europari banku-mailegua ematen laguntzeak dolarrarekiko euroaren truke-tasa igoarazten du. Halaber, Europako lan-indarraren prezioa eta beste barneko kostuak ere altxatuko ditu. Beraz, Europako esportazioak garestiagoak izango dira merkatu globalean.

(1930eko hamarkadan, herrialdeak elkarrekiko lehiatzen ziren tarifako merkatu-barrerak eraikiz.)

Baina Europako banku zentralek, Chicagoko moneta ideologiari atxikiz, barneko inflazioarekin bukatzeko, interes-tasak altxatzen dituzte. Horrek soilik beren moneta-balioa areago altxatzen du, atzerritar eraman trukeko mailegu gehiago erakarriz. Hortaz, AEBetako diru politikak banku sistemari dirua ematen laguntzen dion bitartean (sektore industrialari eta lan-indarrari kasu ez eginez), Europako diru politikan eragina du: eta beraz, Europako industria mozten du.

Fed-ek kausaturiko dolarraren balio galeraren beste biktima bat Hirugarren Munduko janari-defizitduneko herrialdeak dira, haien monetak dolarrari lotuak diren heinean. Beste aldetik, Hego Amerikak, Afrikako lurralde gehienek eta Asiak nabarituko dute eurotan izendaturiko lehengaien prezioak haziko direla, beren monetatan (ikus M. Hudsonen The Fed sinks the dollar, Counterpunch: http://www.counterpunch.org/hudson05012008.html).

2. Zikloak

Historian atzeraldi labur baten ostean susperraldia zetorren. Orain depresioak galera zabalera darama eta jabegoa zordunengandik hartzekodunengana igarotzen da.

Ziklo ekonomiko batean gauden ideia erabat irreala da. Ziklo baten bageunde, susperraldia automatikoki etorriko litzateke. Merkatu libreko ideia zoriontsua gobernuaren kontrol-politikaren aurkakoek bultzatu zuten. Baina ekonomia ez da mugitzen gora eta beherako kurbaren antzera. Badago indartze motel bat, eta gero bat-bateko erorketa; hortaz, eitea horztuna da.

Gaur egungo higiezin errealeko erorketa eta burtsa merkatuko prezioak ez dira gorabeherako autozuzentzaileak, non jaitsierek martxan jartzen baitituzte egonkortzaile automatikoak (zeintzuek susperraldia produzitzen duten).

Bigarren Mundu Gerraz geroztik, AEBetako susperraldi bakoitza maila altuagoko zor batean hasi da. Fed-ek banku-sistemari kreditu nahikoa luzatu zion, zorrak kitatu ahal izateko, etxeen, bulego eraikinen, korporazio akzioen eta bonoen prezio gero eta altuagoen aurka maileguak hartuz. Izan ere, interes-karga zor-balantzeari gehitu zitzaion, besterik ez. Orain, Fed-ek bultzaturiko aktibo-prezioko inflazioak zor-deflazioa ekarri du (jada azaldu da egunkari honetan).

Gertakari berri hori dela kausa, AEBek eta beste herrialde batzuek, muga lortu dute non interesek eta amortizazioek ekonomia osoaren soberakina bereganatzen duten, eta inbertsioa eta enplegu berria eten. Errenta erabilgarri osoa hartzekodunei ordaintzeko erabiltzen da, edo porrotari aurre egiteko.

Aspaldian porrotak zor txarrak ezabatu zituen. Arazoa da zorrak ezabatzearekin, aurrezki txarrak doazela. Gaur egun, oso aberatsak direnek aurrezki gehienak dituzte; eta gobernuek ez dute nahi horiek galera izan dezaten. Horren ordez, erretiroa hartutakoak, kontsumitzaileak, langileak, industria konpainiak eta inbertsiogile atzerritarrak suntsitzen ditu. Hortaz, zorrak balantze-kontuetan geratuko dira eta ekonomia zor-deflazioak astiro itoko du. Ez da beste aukerarik gaurko baldintzetan. (Irtenbideak muinera jotzea esan nahi du. Hurrengo batean ikusiko dugu.)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude