Stiglitz eta SDR direlakoak

Estatu espainolean datorren 2008ko martxoan egingo diren hauteskundeei begira lanean ari dira buru-belarri zenbait alderdi. PSOEk, bere programa egiteko, nazioartean ezagunak diren hamalau pertsona, hiru Nobel saridun tartean, hauteskundeetarako fitxatu ditu.

Horien artean Joseph Stiglitz dago. Stiglitz ekonomian Nobel sariduna da, Munduko Bankuko nagusi izandakoa (1977tik 2000era). Gero ‘nolabait’ globalizazioaren aurka azaldu da, Nazioarteko Moneta Fondoa (NMF) erreformatu nahian SDR-en bidez (hots, Special Drawing Rights deiturikoak, igorpen eskubide bereziak alegia, mundu mailako erreserba moneta bihurtu nahiz[1].

Bi arazo  nagusi daude SDR horiekin:

a) SDR horiek ez dira inoiz martxan jarri helburu zehatz horretarako[2]; eta okerrena,

b) Michael Hudson-ek dioen moduan (Global Fracture, 1978/2002), SDR horiek ez dira bukatuko zordun herrialdeetan, AEBetako kreditudun bankuetan baino.

Izan ere, AEBetako Altxor Publikoak argi utzi du NMF-ak, SDR-en jaulkipenaren bidez, jadanik existitzen diren Altxor Publikoko bonoak ordezkatzeko dituela, bonoen ordez SDR-ak jaulkiz. Horrek esan nahi du AEBak aske izango direla bere zor propiotik, nahiz eta atzerritar dolar-edukitzaileak SDR aktibo berri bat jaso, aktibo ‘hutsa’ dena eta AEBetako pasiboa ez dena. Baina SDR horiek dolarretako zor-edukitzaileei berrordaindu behar zaizkie.

Hortaz, AEBen estrategia garbi dago: berriz ere, zordun izatetik kreditudun izatera igarotzea, dolarrekin gertatu den bezalaxe.

Stiglitzen proposamena amarru bat da, besterik ez.

Ba ote dakite psoespañolistek amarru horretaz ezer? Ez dut uste. Baina Stiglitzen irudia ‘ongi’ saltzeko prest daude.


[1] Ikus http://www.globalpolicy.org/soccon/ bwiwto/critics/2003/sp03reform.htm.

[2]  Ikus http://www.imf.org /external/pubs/ft/history/2001/ ch18.pdf.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude