Ba(r)scunes

Geure blogaren irudi nagusia aldatu dugu. Bertan Euskal Herrian erabilitako moneta bat azaltzen da, ba(r)scunes izenekoa.

Hona zenbait data (https://eu.wikipedia.org/wiki/Barskunes  

a)       Iberiar moneta bat zen barscunes, Euskal Herrian eta beste zenbait lekutan erabilitakoa.

b)       Jende askok uste izan du barscunes moneta vascones (gens vasconum) izenarekin loturik zegoela.

c)       Zelteraz badirudi barscunes horrek menditar edo esan nahi zuela.

d)       Batzuen ustez, barscunes mundu zeltiberikotik dator, hortaz, ez dauka zerikusirik vascones delakotik.

e)       Hala ere, moneta hori aspaldian gure herrian erabilia izan zelako, bera aukeratu dugu geure blogari irudia emateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude