Ekonomia kale gorrian!

Egoera ekonomiko latza bizi du gure gizarteak. Premiazkoa da auzi ekonomikoari buruz modu askean eztabaida piztea. Eztabaida hori sakona izan behar du, baina aldi berean hurbila. Mezua edonori eta edonora heltzeko modukoa. Eztabaida ekonomikoa kalera atera behar da, zalantzarik gabe. Kale gorrira. Eta hori da, hain zuzen ere, Pasai Donibaneko Itaia Kolektiboak egin duena: eztabaida ekonomikoa herritarrei plazaratu zuzenean. Bihar, martxoak 15, arratsaldeko 19:30etan, Pasai Donibanen (Meipin, Kutxa Banken parean), Itaia Kolektiboak gonbidatuta, UEUko Ekonomia Saileko kidea den Henrike Galarzak krisiaren inguruko hitzaldia emango du, kalean gorrian.

_20130314_15080201

Henrike Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da, ekonomian doktorea, eta makroekonomia eta finantzen inguruan egin du lan batez ere. Egungo krisiaren jatorria finantzarioa izanik, Henrike pertsona aproposa da krisiaren ondorioei eta irtenbidei buruz aritzeko. Biharkoa aukera paregabea izango da ekonomiaz modu errez baina sakonean janzteko.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude