Lotsagarria

Kafe bat hartzen nengoela Noticias de Gipuzkoa egunkaria libre geratu da. Hartu eta portadako argazkira joan zait begirada.  Hiru zutabeko argazkia  da eta irudian ertzainak eta poltsa batean sartuta dagoen gorpu bat, furgoneta batera sartzen ari direna.  Horrela izan dut Tolosan gertatutakoaren  berri. Argazki gogor horrek 14. orrian zabaltzen du informazioa. Laburki azalduko dut, zertaz ari naizen argi geratzeko. Tolosan gizon batek bere buruaz beste egin du. Herri erdialdean eta bonzo eran (bere gorputza erre du).


 


Gogorra, tristea eta kazetaritzan tratu egoki bat emateko zaila. Ez Berriak, ez Garak (ez du aipatzen) ez Diario Vascok ez dute haien portadetara eraman. Berria da ala? Harrigarria eta tristea baina noraino berria? Zer nolako tratua eman behar zaio?


 


Esan bezala informazioa zabaltzen du 14. orrian. Argazkia ez zait egokia iruditzen baina orri honek zur eta lur utzi nau. Lehenik eta behin, biktimaren izena esaten du (Berriaren Estilo Liburuak hori ez egitea gomendatzen du) eta gertaeraren inguruan xehetasun gehiegi ematen ditu: arreba agertu dela (garrantzitsua da arreba zela edo familia gerturatu zela?),  gizonaren neska-lagunaK orain urtebete bere buruaz beste egin zuela etab, gorputza belztuta geratu dela (nola nahi zuten ba geratzea?). Elementu hauek beharrezkoak dira? Bai, esamesetan.      


 


El Paíseko Estilo Liburuak hau dio  “1.6. El periodista deberá ser especialmente prudente con las informaciones relativas a suicidios. En primer lugar, porque no siempre la apariencia coincide con la realidad, y también porque la psicología ha comprobado que estas noticias incitan a quitarse la vida a personas que ya eran propensas al suicidio y que sienten en ese momento un estímulo de imitación. Los suicidios deberán publicarse solamente cuando se trate de personas de relevancia o supongan un hecho social de interés general”.


 


Ale gehiago saltzeko, sentsazionalismora jo du.


                                         Lotsagarria

Iruzkinak (1)

  • egia esan trataera tamalgarria da. eta portadara eramatea, gehiegikeria. ale gehiago saltzeko egin duen edo bestelako arrazoiak dauden tartean, egunkariak berak eman beharko luke azalpenen bat. baina bat nator “El Pais”en estilo liburuak omen dionarekin, alegia, zer du informazio gisa interesgarritik, berrian zabaltzen denaren %95 horrek, %100ak ez esateagatik ?

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude