Arkitekturaz (euskaraz) ikertzea badago

Euskaraz ikertzea posible da. Baita arkitekturaz ere. Mito hutsa da ikerketa ingelesez soilik egin daitekeenik.

Ideia hori indartzeko antolatu du Udako Euskal Unibertsitateak IkerGazte kongresua, Durangon, 2015eko maiatzaren 13an, 14an eta 15ean.

Aurtengoa 1. edizioa izango da, eta, hortik aurrera, bi urtetik behin egiteko asmoa dago, betiere hiru helbururekin:
• Ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna handitzea.
• Ikerlarien arteko harremanak sendotzea.
• Euskarazko zientzia produkzioa areagotzea.
Lehenengo bilkuran jakintza-arlo guztietako 100-150 parte-hartzaile biltzea espero da: giza-zientziak, gizarte-zientziak, zientzia zehatzak eta natur-zientziak, ingeniaritza eta arkitektura, eta osasun arloko ikertzaileak.

Programa akademikoa 4 saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta tailerrak. Saio akademikoak programa kulturalaz osatuko dira, hau antolatzeaz administrazio-taldea arduratuko delarik.

Arkitekturari buruzko komunikazioak eta posterrak bidali daitezke. Hautatutakoak, ahozko aurkezpena egiteaz gain, ISBNrekin digitalki argitaratuko dira.

Izena emateko eta informazio guztirako: http://www.ueu.eus/ikergazte/

Animatu parte hartzen!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude