Datorren ikasturtean Boloniako prozesura moldatutako graduak gauzatzen hasiko dira EHUn. Aldaketen artean, graduetara sartzeko proba espezifikoak. Asteburu honetan egunkarian ikusi ahal izan dugu arkitekturako proba berriaren iragarkia:
DAGETen web gunean zerbait gehiago azaltzen da probaren inguruan. Espazioa ulertzeko gaitasuna eta irudimen-gaitasuna dira neurtuko dituzten aldagaiak. Eraman beharreko materialaren artean deigarriena, margoen koloreak (letra larriak, jatorrizko testutik hartuta): GORRIA, URDINA, BERDEA eta HORIA.
Maiatzaren 21ean egingo dute probaren lehen proba. Ea zertan geratzen den hau guztiau…
Karpol says:
Baina bueno! Horrenbesteko txapa eman eta gero Cyan, Magenta eta ditxosozko Cadmio hoiekin, eta orain gorriaurdinaberdeahoria eskatzen? Ez dago seriotasunik…
Unai Fdz. de Betoño says:
Margo berdea!!!!! Hau onartezina da!!!! Boloniari EZ!!!!
Karpol says:
imajinatzen dut…nerabe natula eta zintzoa, azterketa egiteko irrikitan…eta bere lau plastidekorrak estutxean prest erasorako!margo berde arrotzeei ez!