Probaren proba

Datorren ikasturtean Boloniako prozesura moldatutako graduak gauzatzen hasiko dira EHUn. Aldaketen artean, graduetara sartzeko proba espezifikoak. Asteburu honetan egunkarian ikusi ahal izan dugu arkitekturako proba berriaren iragarkia:

DAGETen web gunean zerbait gehiago azaltzen da probaren inguruan. Espazioa ulertzeko gaitasuna eta irudimen-gaitasuna dira neurtuko dituzten aldagaiak. Eraman beharreko materialaren artean deigarriena, margoen koloreak (letra larriak, jatorrizko testutik hartuta): GORRIA, URDINA, BERDEA eta HORIA.

Maiatzaren 21ean egingo dute probaren lehen proba. Ea zertan geratzen den hau guztiau…

Iruzkinak (3)

  • Baina bueno! Horrenbesteko txapa eman eta gero Cyan, Magenta eta ditxosozko Cadmio hoiekin, eta orain gorriaurdinaberdeahoria eskatzen? Ez dago seriotasunik…

  • imajinatzen dut…nerabe natula eta zintzoa, azterketa egiteko irrikitan…eta bere lau plastidekorrak estutxean prest erasorako!margo berde arrotzeei ez!

Utzi erantzuna Karpol(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude