Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Bihar da #txiotesia6 lehiaketa

Dokumentuaren akzioak

Bihar da #txiotesia6 lehiaketa

2022/11/20 - Unibertsitatea.net
Goizeko 9etatik gaueko 21etara txiokatu zure tesia 6 mezutan.

#txiotesia6 lehiaketa egingo da bihar. Gogoratu parte hartzeko oinarrizko arau hauek!

  • 2019-2022 urte bitartean tesia aurkeztu izana edo momentu honetan tesia egiten aritzea.
  • 6 txio euskaraz.
  • Txioak zenbatu mezuaren aurretik: 1, 2, 3...
  • Txio bakoitzaren atzean #txiotesia6 traola.
  • 1. txioan tesiaren izenburua.
  • 6. txioan tesiaren hipotesia, emaitza edo ondorioa.
  • Egunean zehar jarraitu @Uninet_ataria kontua, antolatzaileen eta parte hartzaileen arteko komunikazioa errazteko.
  • Argibideak hemen: txiotesia6.

 

Hala ere, zuen ekarpenak prestatzeko hona hemen 2018ko edizioko irabazleen aholkuak:

 

6. edizioan gainera, #txiotesiaren irudi berria aurkezten dizuegu!: traola, elkarrekin, euskara, mugarik ez... zuekin egingo dugu, #ElkarEkin

Etiketak: txiotesia6