Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Eider Urkola: "Atera tesiko ohiko formatuetatik eta jolastu"

Dokumentuaren akzioak

Eider Urkola: "Atera tesiko ohiko formatuetatik eta jolastu"

2022/11/08 - Unibertsitatea.net
Txiolari originalena izan zen 2020ko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketan.

Eider Urkola, "Txiolari originalena" izan zen 2020ko "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" (#txiotesia) lehiaketan. Hauxe izan zen bere parte hartzeko lehen txioa: Andrei Zvyagintsev: hausnarketa morala eta politikoa.

6. edizioaren ateetan beste erronka bat proposatu diogu: #txiotesta.

 

Definitu #txiotesia hitz baten (edo bitan? Edo hirutan? ;)

Jolasa, irudimena

Txioak aldez aurretik prestatuta ala eguneko inspirazioaren olatura igo.

Aurretik prestatuta, olatuak huts egin dezake.

Konplikatuena?

Zer kontatu erabakitzea, tesian gauza asko daude eta ezin duzu guztia kontatu.

... eta dibertigarriena?

Sorkuntza prozesua eta besteen txioak irakurtzea.

Sorpresarik?

Asko, oso txio interesgarriak irakurri nituen.

Lagunartean, familian... tesiaren nondik norakoak azaltzeko baliatu dituzu 6 txioak?

Bai! Hobeto ulertu zuten zertan nenbilen.

Zergatik parte hartu?

Ikerketa gizarteratzeko.

Parte hartzaileentzako aholkuren bat?

Atera tesiko ohiko formatuetatik eta jolastu.