#txiotesia6: azaroak 22
2022ko azaroaren 22an egin da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 6. edizioa: #txiotesia6. 2019/2022 urte bitartean tesia defendatu duten edo tesia egiten ari diren ikertzaileek tesia 6 txiotan laburtzea izan da erronka.
Bost kideko epaimahaia izan da irabazleak hautatzeko ardura izan duena. Hauek izan dira: Uxoa Iñurrieta, Miren Berasategi, Oskar Gonzalez, Jon Mentxakatorre eta Eider Urkola.
Egunak emandakoak ondorengo datuetan laburtu ditugu:
- 106 ikertzailek hartu dute parte.
- 58 emakume eta 48 gizon.
- Parte-hartzaileen %30a doktorea izan da, gehiengoa beraz, doktoregaia.
- Tesia unibertsitate desberdinetan eginda edo egiten ari dira, besteak beste: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP, Deustuko Unibertsitatea, UNED, Miamiko Unibertsitatea, Nancyko Unibertsitatea, UPPA eta Valladolideko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Complutense Unibertsitatea.
- Bertan parte hartu dute IKER ikerketa zentroko ikertzaileek, BERCeko (Basque Excellence Researc Center) BC3, Biofisika, Achucarro, BCBL, CFM, BCAM eta DIPC zentroetakoek; BRTAko (Basque Research & Technology Alliance) CIDETEC, CICbioGUNE, CICbioMAGUNEkoek eta hainbat institutakoek: Biodonostia, Polymat eta Biocrucesekoek. Eta hainbat eta hainbat ikertaldetakoek: DREAM, ELEBILAB, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas), NOR, Gluten3S, Hegoa, AFIT, Nanobiocel, Laslab, Molbiol-Cancer, ZIBIO, KideOn, ENEDI, NUMAPS, Ibai ekologia, Deusto Physical Therapiker, Gaixotasun konplexuen Genetika eta Epigenetika, Parte Hartuz...
- Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Memoria, Soziolinguistika, Ekologia, Ekonomia, Komunikazioa, Kazetaritza, Biomedikuntza, Polimeroak, Osasuna, Artea, Klima, Enpresa, Literatura, Musika, Filosofia, Ingeniaritza, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntzalaritza, Zuzenbidea, Genetika, Zinea...
- Parte hartzaileen %90a berria izan da lehiaketan.
Ikertzaileen parte hartzea jasota dago "Txiotesia" ataleko #txiotesia6 gunean.
Ebazpena eta sari banaketa ekitaldia:
Irabazleak epaimahaiak hautatuko ditu eta hauen berri emango dugu abenduaren 1ean egingo den sari banaketa ekitaldian. Eibarren izango da jaia, Markeskoa Jauretxean, 18etan hasita, eta bertan izango dugu Aitor Cevidanes ikergaztea "Euskara buruan eta ikertu munduan. Zientzialari euskaldun baten gorabeherak" hitzaldiarekin. Gainera sariak, mokadua... Bertaratzekoa bazara idatzi z.etxanobe@ueu.eus helbidera
UEUren Unibertsitatea.net atariak antolatzen du egitasmoa, eta aurten UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedra izango dugu kolaboratzaile.
Antolatzaileak:
Kolaboratzailea: